Cover Image
Arnoso, M., ET AL., Acceso de la población inmigrante en la Comunidad Autónoma Vasca a los servicios y prestaciones / Etorkinek zerbitzu eta prestazioetara duten sarbidea, Euskal Autonomia Erkidegoan. Serie: Derechos Humanos "Juan San Martín", Vitoria-Gasteiz, Ararteko, 2011, 145, 139 p.
Ref. 181304
Location: DFB 2012 DFB 2012 Archivo

Download file


Keywords:
Acceso, Actitudes sociales, Actitudes usuarios, Barreras, Características población, Datos estadísticos, Derechos, Educación, Encuestas, Entidades sin ánimo de lucro, Exclusión social, Factor de riesgo, Migración, Normativa, Opinión pública, Prestaciones económicas, Protección social, Servicios sociales, Utilización de servicios, Vivienda, España, País Vasco

Abstract:
Arartekoaren ikerketa-beka baten laguntzaz, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Mugak Ikerketa eta Dokumentazio Guneko ikerlari-taldeak burutu du honako txostena. EAEn bizi diren etorkinen gizarte¬zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea aztertu dute aipatutako erakundeko sei adituk. Txostenean azpimarratzen dutenez, eragin nabarmena omen dute estereotipo edota klixeek, oraindik ere, bertako jendearen gai honen iritziarekiko. Halaber, seinalatu nahi dute immigranteek egindako zerbitzu eta prestazioetan hautemandako gehiegiko erabilera horren hedatzea haziko dela gaur egun bizi dugun ekonomi krisi gogorraren aro honetan. Txostenak agerian uzten duenez, faltsuak dira immigranteek gizarte-zerbitzuen gehiegizko erabilerak baiesten dituzten iritzi horiek, eta xede hartu dute gizarte-babesaren gaia, modu honetan, bertako jendeak esamesetan oinarri hartutako hautemateak eraisten laguntzeko. Argitalpen mardul honi lagun egiteko, datuez jantzitako berrogei bat taula eta grafiko osatu dute ikerlariek. Hainbat zailtasun metodologiko aurkitu dituzte ikerlana bideratzean, eta EAEko etorkinen gizarte zerbitzuetan egindako erabilera ezagutzeko terminologia gaiak aztertu dituzten testuan, lehenik. Gizarte-babesaren kontzeptuaren baitan hainbat termino aztertzen dira, eta zaila izan ohi da definizio horien erdiz-erdiko esanahia modu egokian azaltzen. Horrela, aintzat hartu dira gizarte-bazterkeria, gizarteratzea edo gizarte-zerbitzuen terminologia zabalen definizioak; eta gaia osatu ahal izateko, honako alorrak jorratu dituzte: osasun-laguntza, Gizarte Segurantza, gizarte-laguntzak, gizarte-zerbitzuak eta Mendetasunari buruzko Legearen azterketa. Aipaturiko zailtasun metodologiko horien ondorioz, gizarte-prestazio ekonomikoaren atala hartu dute ikerketarako xede, eta ez dute aztertzerik izan prestaziozko gizarte¬zerbitzu, zerbitzu espezializatu edota finantziazioari loturiko gairik.