Turning Point Scotland's Housing First Project evaluation. Final report
Saved in:
Johnsen, S., Turning Point Scotland's Housing First Project evaluation. Final report. Edimburgo, Institute for Housing, Urban and Real State Research, 2013, 54 p.
Ref.
197726
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Acción comunitaria, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Exclusión social, Innovaciones, Programas de bajo umbral, Programas de inserción, Proyectos piloto, Resultados, Sin techo, Soluciones residenciales, Vivienda asistida, Escocia, Reino Unido

Abstract:
Etxegabeei bizilekua eskaintzen die ‘Housing First’ izeneko ereduak, eta Eskoziako Glasgow hirian abian jarri zuten hiru urtean luzaturiko modu horretako proiektu pilotua 2010. urtean. Bertan laburbiltzen den txosten honek proiektu pilotu hori ebaluatzen du, eta berau buruturiko adituen arabera, gainditu egin dira hasieran proiektuan jarritako itxaropenak. Saio honetarako 22 etxegabe aukeratu zituzten, eta proiekturako bildu zituztenean, lagun horiek guztiek zituzten drogamendetasunei loturiko arazoak. 25 eta 44 urte bitarteko gizonezkoak ziren aukeratutakoak, gehienek zituzten kartzela, psikiatriko, errehabilitazio edota ospitaleko ibilbideak proiektuan partaide izan aurretik. Arrakastaren adierazle gisara nabarmendu daiteke 22 partaideetatik 11 kasuetan orekatu edota gutxitu egin dela substantzien kontsumoa, eta orokorrean beren bizi-estiloan izandako aldaketa baikorra izan dela eta ongizatearen mailan hobekuntza izan dutela. Beste sei lagunen kasuetan gorabeherak izan dituztela aipatzen dute, eta beste bosten kasuetan hobekuntza handiegirik ez nabarmendu arren, behintzat, eskuartzeetan partaide izateko aukerak zabaldu direla diote. Egileen esanean, ezinbestekoa gertatzen omen da erakunde eta agentzien arteko koordinazioa hobetu eta etxegabekoei laguntzeko langileen prestakuntza maila oso altua izatea. Horretaz gain, nabarmentzen dute talde horietan etxegabe izandako lagunak biltzea; gehienbat familien laguntza eskasa duten etxegabekoen bakardadeari aurre egiten laguntzeko.