Imágen de Portada
Gipuzkoak 869 toki gehiago izango ditu zerbitzu sozialetan erabiltzaileentzat. Berria , 05/12/2018
Ref. 538573

Descargar documento


Resumen:
SIIS dokumentazio eta azterketa zentroak eginiko diagnosi batean oinarritu ditu erabaki horiek aldundiak. Ikerketa horren emaitzak xehatu ditu Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak. Oro har, txostenean azpimarratzen da bazterketa egoeran daudenentzako baliabide eskaerak «asko» handituko direla datozen urteetan, «bereziki egoera kronifikatuan dauden pertsonen arretarengatik». Peñak azaldu duenez, hurrengo lau urteetan Gipuzkoan 80 urtetik gorako herritar kopurua egonkortu egingo da, 1936ko gerrako urteetan eta ondoren izandako jaiotza tasa txikiarengatik eta bizitza itxaropenaren handitzeagatik; hala, «igoera moderatu» bat aurreikusten dute (% 2,7) mendekotasun egoeran daudenen kopuruan.