Imágen de Portada
Eredua aldatzeko beharra. Nafarroako HItza , 21/12/2018
Ref. 538919

Descargar documento


Resumen:
Ez gara gure lana ongi egiten ari. Gaitasunik eza erakusten dugu pertsona bat lotzen edo gogoz kontra ospitaleratzen dugunean. Gaitasunik eza profesional gisa, bai eta gizarte gisa ere; gure balioak huts egiten ari dira, eta bada garaia neurriak hartzeko”. Elena Beristain gizarte langileak erran ditu hitzok, Nafarroako Giza Eskubideak eta Buruko Osasuna plataformak antolatutako lehendabiziko jardunaldian. Iruñean egin dute, asteon. Bat egin dute, eztabaidatzeko asmoz, buruko osasun zerbitzuotako profesionalek eta erabiltzaileek, eta gai zehatza jarri dute mahai gainean: erabiltzaileok lotzeko eta beren gogoz kontra ospitaleratzeko edo tratamenduak emateko sistemak. Beristainek uste du halakoek ereduaren porrota erakusten dutela. Giza eskubideak urratzen dituztela nabarmendu dute, berriz, lotu eta behartu dituztenek, eta pertsonak prozesuaren erdigunean jartzeko beharra onartu dute profesionalek. Eredua aldatzekoa, alegia. .