Azala
Iheslarien adina jakiteko eredua salatu du Bizik, itxialdi batekin. Iparraldeko Hitza , 11/01/2019
Erref. 539197

Dokumentua-deskargatu


Laburpena:
Legez, migratzaile adingabeen ardura du administrazioak. Ipar Euskal Herriko haur eta gazteen kasuan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ditu babestu behar. Horretarako, iheslarien kasuan, azterketa baten egitea du lehen betebeharra administrazioak, jakiteko adingabeak diren ala ez, eta zinez bakarrik dauden ala ez. Azterketa hori Paueko Isard Cos elkarteari eskatzen dio departamenduak. Eta horra zergatik Isard Cos elkartearen bulegoak okupatu zituzten Bizi mugimenduko hogei bat kidek atzo. Goiza pasatu zuten. Philippe Ellias Isard Cos elkarteko arduradunarekin telefonoz mintzatu ondotik joan ziren. Zuzendariak aitortu zien akatsa egin zutela M.K. ebaluatuta, kasua epaitegian dagoelako.