Estudio de la pobreza energética en Gipuzkoa, 2017 = Pobrezia energetikoari buruzko azterketa Gipuzkoan, 2017

Saved in:
SIIS Centro de Documentación y Estudios, Estudio de la pobreza energética en Gipuzkoa, 2017 = Pobrezia energetikoari buruzko azterketa Gipuzkoan, 2017. Donostia-San Sebastián, Diputación Foral de Gipuzkoa, 2018, 68, 69 p.
Ref. 542190
Location: SIIS Archivo / DFB Archivo
Palabras clave:
Pobreza energética, Precariedad, Pobreza, Vivienda, Arquitectura, Hogares, Medición, Coste, Crisis económica, Factor de riesgo, Evolución, Desigualdad social, Características población, Situación socioeconómica, Actitudes usuarios, Datos estadísticos, Gipuzkoa, País Vasco, España, Unión Europea
Abstract:
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak elkarlanean argitaratutako txosten honek 2012 eta 2014 urteetako edizioen bidea jarraituz, pobrezia energetikoaren analisi bat proposatzen du Gipuzkoarako. Lurralde honako pobrezia eta gizarte bazterketari buruzko 2017ko inkestako datuetan oinarritzen da, 1.516 etxebizitzako lagina duena. Laginaren tamaina azpimarragarria, izan ere, estatu mailan egindako pobrezia energetikoaren bestelako ikerketen aldean, lurralde mailako azterketa sakon eta xehe bat egiteko aukera ematen du emaitzen sendotasun maila altuarekin ―esaterako, pobrezia energetikoaren azterketa gehienak Encuesta de Presupuestos Familiares inkestan oinarritzen dira, zeinak 2.160 etxebizitzako lagina zuen EAE-rako―. Gauzak horrela, neurketarako adierazle objektibo eta subjektiboak uztartuz, alde batetik pobrezia energetikoaren eraginaren erradiografia bat aurkezten da. Zehazki, gehiegizko energia gastua (% 13,2), ‘ezkutuko’ pobrezia energetikoa (% 4,6), etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko ezintasuna (% 9) eta horniduren ordainketan atzerapenak (% 3,8) dituzten etxebizitza kopurua zenbatesten da. Adierazle horiek elkartuz gero, Gipuzkoako bost etxebizitzatik bat pobrezia energetiko egoeran legoke, aitzitik, aldi berean bai adierazle objektibo eta baita subjektibo baten arabera pobrezia energetikoan leudekeen etxebizitza kopurua % 2,8ra murriztuko litzateke.<br><br>Azterketa kuantitatiboa ez ezik, pobrezia energetikoaren karakterizazio ariketa bat ere egiten da. Horretarako, etxebizitzako pertsona nagusiaren ezaugarri soziodemografikoak, etxebizitzako ezaugarri sozioekonomikoak, etxebizitza-osaera eta etxebizitzaren ezaugarri fisikoak aintzatesten dira. Era berean, datu horietatik abiatuta eta teknika estatistikoak aplikatuz, aipatutako etxebizitzen ezaugarriek pobrezia energetikoa pairatzeko arriskua zenbateraino areagotzen duten aztertzen da. Finean, bestelako ezaugarri sozioekonomikoak eragina esanguratsua den arren, ezaugarri ekonomikoak ―langabezia eta errenta kintila baxua― lirateke pobrezia energetikoa pairatzeko arriskua gehien areagotzen dutenak.
Description
Summary:Este estudio analiza las situaciones de pobreza energética en Gipuzkoa y, con tal fin, se plantea como principales objetivos contribuir a su adecuada comprensión desde una perspectiva contextual; examinar su incidencia y su evolución a partir de los enfoques utilizados actualmente en el ámbito académico; y analizar las desigualdades en la pobreza energética a partir de diferentes características sociodemográficas y económicas de los hogares. Aunque se han utilizado fuentes muy diversas de información, los resultados originales que se presentan en este estudio proceden de la Encuesta de Pobreza y Exclusión social de Gipuzkoa de 2017 promovida por la Diputación Foral de Gipuzkoa, y realizada a una muestra representativa compuesta de 1.516 viviendas familiares.
Physical Description:68, 69 p.