Ehun eskola jazarpen kasu identifikatu ziren iaz EAEn

Saved in:
Ehun eskola jazarpen kasu identifikatu ziren iaz EAEn. Gara, 04/05/2021.
Ref. 562889
Abstract:
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan ehun eskola jazarpen kasu identifikatu zituzten 2019-2020 ikasturtean. Horietatik 63 Bigarren Hezkuntzan gertatu ziren eta asko, Internet bidez. Gehienak hitzezko erasoak, bazterketa edo marjinazio sozialarekin lotuak, eta eraso fisikoak izan ziren. Lakuak emandako datuak dira. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak nabarmendu duenez, bullying-arekiko sentsibilitatea gero eta handiagoa da jendartean.