Emakumeak eta alkohol-kontsumoa: estigmaren kalteak

Zapisane w:
García de Eulate, N., et al., Emakumeak eta alkohol-kontsumoa: estigmaren kalteak. Uztaro, vol. 1, 2024, 45-71 p.
Ref. 594106
Lokalizacja: SIIS Archivo (R. 1963)
Palabras clave:
Mujer, Alcohol, Consumo, Etiquetamiento, Tratamiento, Depresión, Ansiedad, Prevención
Streszczenie:
Azken urteotan emakumeen alkohol-kontsumoa areagotu egin da, zeinak eragin negatiboa daukan, besteak beste, haien antsietate- eta depresio-mailetan, autokontzeptuan eta tratamendu-bilaketan. Honenbestez, lan honen helburu nagusia da alkoholarekin arazoak dituzten emakumeekiko estigmak haien buru-osasunean eta tratamendu-bilaketan izan dezakeen eraginaren berrikuspen sistematiko eguneratua egitea (PRISMA metodoarekin). Emaitzen arabera, tratamendua bilatzeko oztopoen artean emakumeek estigma-maila altuagoak dituzte eta autoestigma depresioarekin eta osasun-maila urriarekin lotuta dagoela ikusi da. Hortaz, estigma motak emakumeen ongizatean zer-nolako inpaktua duen jakitea oso lagungarri izan daiteke prebentzio-programak garatzeko eta emakumeei zuzendutako tratamendu indibidualizatu zein talde-mailakoak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko