Cover Image
British Institute of Learning Disabilities, BILD code of practice for the use and reduction of restrictive physical interventions. A guide for trainers and commissioners of training, 3rd ed.. Londres, British Institute of Learning Disabilities, 2010, 50 p.
Ref. 106892
Location: M92.40

Request the document


Keywords:
Actitudes personal, Autismo, Discapacidad del lenguaje, Discapacidad intelectual, Estándares, Formación de personal, Intervención, Malos tratos, Manuales de procedimiento, Necesidades educativas especiales, Prevención, Recomendaciones, Restricción física, Sanciones, Trastornos de la conducta, Trastornos del espectro autista, Reino Unido

Abstract:
Erresuma Batuko BILD (British Institute of Learning Disabilities) erakundeak 40 urte bete dituen honetan, dokumentu honetan aurkezten ditu autismoa edota ikasteko ezgaitasuna duten pertsonentzat fisikoki kontrolatzeko prozedura egokiak zeintzuk diren erakundearen iritziz. Kode praktiko honen bidez, 1996. urtean argitaratutako argitalpenetik jaso izan diren garapenak hartu ditu kontuan BILD erakundeak Osasun eta Hezkuntza Saialarekin egindako hitzarmenaren baitan. Oro har, entrenamenduen emaitzak hobetu nahi dira, langileen konfiantza eta trebeziak garatu eta bai profesionaletan edo erabiltzaileetan gertatzen diren zauri eta lesioak ekidin nahi dituzte liburuxka praktiko honen bidez. Azken batean, estandarrak hobetu nahi dituzte ahalik eta fisikoki kontrolatzeko prozedura gutxien erabili ahal izateko. Prestakuntza hobetzea da gidaren helburua, eta horretarako gaitasun agiri bat lortzeko aukera ematen zaio ikastaroa bete nahi duenari. Horrezaz gain, BILD institutuak antolatzen ditu mintegi eta jardunaldiak, erakundeak bildutako trebeziak eta jarduera egokiak hedatzearren. Liburuxkak 50 orrialde ditu, eta formatu txikikoa da. Hala ere, nabarmenki garrantzizkoak diren gaiak hartzen dituzte bertan, eta atalka-atalka gomendiorik egokienak ematen saiatu dira. Osasun-sistema britainiarraren partaide den erakunde honek, besteak beste, kode praktiko hauen bidez ezintasunari buruzko askotariko aurrerabideak ekarri ditu, pertsonen egoerak hobetzen eta sostengu teknikoa eskainiz.