Cover Image
BARANDIARAN, X., GAZTEAK ETA POLITIKA. VITORIA-GASTEIZ, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2002, 463 p.
Ref. 110007
Location: 63.57

Request the document


Keywords:
Actitudes sociales, Cultura, Estudio sociológico, Juventud, Movimiento social, Participación, Política, España, País Vasco

Abstract:
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte bizitza zutabetu eta baldintzatzen dute oinarrizko arau eta erakunde amankomunek legitimitate maila ezberdina jasotzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren aldetik. Gizarte barruti honetan kokaturiko biztanlegoaren artean herri izateari buruzko ideia ezberdinak gauzatzen dira, herri elkartea ulertzeko pentsamolde ezberdinak, proiektu eta hitzaldi politiko ezberdinak. Hots, elkarteari eta berari dagozkion egiturari buruzko ideia eta pentsamolde ezberdinak gauzatzen dira. Egoera honek, maila ezberdinetako aktore politikoen jokabideak erakusten ditu. Era honetan, herrikideen arteko zatiketak eremu amankomunaren ahultasun bat erakusten du. Erakunde amankomunei buruz eginiko ulermena nolakoa den eta beraiekiko agertzen den jarrera ezagutzeak interes berezia du zatiketa egoera honetan. Horixe izango da liburu honen helburu nagusia: egungo gizarte egitura, erakunde amankomun publikoei dagokionean, ulertzeko dauden modu ezberdinak ezagutzea, erakunde horien legitimitatea zenbaterainokoa den aztertzea eta hari beretik, jarrera horiek baldintzatzen dituzten hitzaldi politikoen eragileen nondik norakoak ezagutzea gazteen artean. Ezagutza honek berebiziko garrantzia du, gizartekideak zerk bereizten eta zerk batzen dituen ezagutu ahal izateko.