Cover Image
AGINTZARI, GUIA ADOPTIA. GUIA DE POSTADOPCION PARA FAMILIAS / ADOPTIA. FAMILIENTZAKO ADOPZIO ONDORENGO GIDALIBURUA. VITORIA-GASTEIZ, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2005, 40 p.
Ref. 136541
Location: DFB Archivo Acceso Restringido

Request the document


Keywords:
AdaptaciĆ³n personal, AdopciĆ³n, Impacto familiar, Manuales, Manuales para padres, Menores, Recomendaciones, Servicios de apoyo

Abstract:
Azken urteotan, nazioarteko adopzioek gorantz egin dute euskal gizartean eta egun, 1.900 adopzio familiek 2.200 haur dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, gero eta jende gehiagok hautatzen du bide hori familia berri bat eratzeko edo daukana handitzeko. Sarritan, familia adoptatzaileen kezka adopzio prozesuaren hasierako fasea izaten da. Fase horrek derrigorrezko egokitasun-ziurtagiria lortu bitartean irauten du, eta nolanahi ere, dena delako herrian espedientea tramitatu arte luzatzen da. Baina beste hainbeste arreta edo gehiago eskaini behar zaio adopzioaren ondorengo faseari, une horretan seguru asko arazoak sortuko baitira. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Departamentuak Adoptia. Familientzako adopzio ondorengo gidaliburua argitaratu du, non haur bat adoptatu dutenentzat nahiz haurra iristekotan dutenentzat orientabideak ematen dizkien. Gida liburu honetan, adopzio prozesu batean zehar diren urrats nagusietan sor daitezkeen traba eta zailtasunak azaltzen dira eta hauen aurrean, modu praktiko batean, jokabide gomendagarriak azaltzen dituzte.