CANNABIS USE AND OTHER ILLICIT DRUG USE: TESTING THE CANNABIS GATEWAY HYPOTHESIS

Saved in:
FERGUSSON, D.M., ET AL., CANNABIS USE AND OTHER ILLICIT DRUG USE: TESTING THE CANNABIS GATEWAY HYPOTHESIS. ADDICTION, Vol. 101, no. 4 (2006), p. 556-569.
Ref. 139391
Location: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo
Abstract:
Galdera honi erantzun nahi dio Zelanda Berriko 1265 gazteren droga erabilera aztertzen duen ikerketa honek. Panel moduan garaturiko inkesta honek aukera paregabea eskaintzen du cannabisa “pasarte” droga denaren hipotesia frogatzeko, izan ere, jaiotzatik 25 urte bete arte jarraitu dituzte partehartzaileak, droga erabilerari buruz ez ezik, osasuna, familiaren egoera, gurasoengandik jasotako heziketa mota eta beste hainbat arlori buruzko datuak bildu direlarik. Ikerketaren emaitzen arabera, cannabisaren erabilera mailak harreman esanguratsua erakutsi zuen beste legez kanpoko drogen erabilera, gehiegizko erabilera eta drogamenpekotasun neurriei zegokienez, nerabezaroaren lehen urteetan batez ere. Urteekin harreman hori ahultzen joaten zela ikusi baitzen. Ikerlarien arabera, bildutako datuek, erabateko ziurtasunik eman gabe, oinarri sendoa jartzen dute cannabisa eta gainontzeko drogen erabileraren artean kausa-efektu harremana ematen dela baieztatzeko eta, ondorioz, cannabisa pasarte droga bat dela esateko. Dena den, argi dago, baita ere, “pasarte” efektu hori ahuldu egiten dela adinarekin, pertsona heltzen doan neurrian.