Cover Image
BOSCARINO, J.A., ET AL., ALCOHOL USE IN NEW YORK AFTER THE TERRORIST ATTACKS: A STUDY OF THE EFFECTS OF PSYCHOLOGICAL TRAUMA ON DRINKING BEHAVIOR. Addictive Behaviors , Vol. 31, no. 4 (2006), p. 606-621
Ref. 139576
Location: R.992 Archivo

Request the document


Keywords:
Alcoholismo, Efectos, Enfermedades mentales, Estudio local, Factor de riesgo, Trauma, EE.UU.

Abstract:
Ikerketa ezberdinen arabera, trauma psikologikoak eragin ditzaketen gertaerak bizi izana droga sustantzia ezberdinen kontsumoa gehitzearekin loturik dago, batez ere, alkoholaren kontsumoarekin. Artikulu honen autoreek, 2001eko irailean New Yorken izandako eraso terrorista tesi hau berresteko aukera egokitzat hartzen dute. Gertaerek izandako tamainak, gizarteko baliabideak eta giza mekanismo psikologikoak gainditu zituzten autoreen hipotesien arabera, eta ondorioz, hainbat pertsona gehiegikerian erortzeko arriskuan jarri zituen. Ikerketa aurrera eraman ahal izateko, hiriko 1681 pertsonako lagina hautatu eta bi galdeketa prestatu zituzten: W1 eta W2. Lehenak 2002ko urria eta abenduaren arteko egoera jasotzen du eta bigarren galdeketak, W2ak, W1eko datuak jaso eta urte bete beranduago, 2003ko urria eta 2004ko otsaila bitarteko datuak, biltzen ditu. Emaitzak, alkoholarekiko kontsumoaren bertutearen arabera, hiru maila edo multzotan banatzen dira: alkohol kontsumoaren gehitzea, abusuzko kontsumoa eta alkoholarekiko mendekotasuna. Lorturiko datuen arabera, harreman positiboa legoke alkohol kontsumoa, bere hiru maila ezberdinetan, eta gertaera traumatikoak, kasu honetan irailaren 11ko erasoak, bizi izatearen artean. Ikerketak gainera, abusuzko hiru jarrera hauetan erortzeko arrisku gehien dutenen perfila azaltzen du.