Cover Image
HOLMES, C., MIXED COMMUNITIES. SUCCESS AND SUSTAINABILITY. FOUNDATIONS , (2006) YORK, Joseph Rowntree Foundation, 12 p.
Ref. 139630
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Barrios, Exclusión social, Experiencias, Inclusión social, Literatura científica, Política de vivienda, Recomendaciones, Reino Unido

Abstract:
Babesturiko etxebizitzak familia txiroentzat ezinbesteko baliabide diren arren, politika honek Britainia Handian izan duen garapenak hainbat arazo ere sortu ditu. Izan ere, herrialde horretan, “social housing state” direlako auzune babestuak sortzeko joera izan da eta horrek maila sozio-ekonomiko apaleneko familiak hirietako gune konkretu horietan pilatzea ekarri du. Garapen mota honek auzo horietako biztanleriaren aniztasuna mugatzeaz bat, beste ondorio kaltegarri batzuek ere izan ditu, hala nola, inbertsioen uxatzea, lan aukeren murriztea, estigmatizazioa eta, pixkanaka, auzune horien erabateko dekadentzia. Joseph Rowntree Fundazioko ikerlariek berrikusketa-txosten honetan jasotzen duten esperientziak etxebizitza politika honen albo-ondorioak ekiditea izan du helburu. Komunitate anitzak izenarekin ezagutzen diren proiektu hauek etxebizitza babestuak eta libreak –eta bide batez, maila sozio-ekonomiko desberdineko biztanleak– nahasten dituzten auzoak dira, funtsean. Zenbait kasutan garapen berriak izan ohi dira, beste batzuetan, ordea, pobreturiko auzuneak eraberritzeko erabili da eredu berri hau. Orain arte burutu diren esperientzien azterketaren bidez, komunitate mota hau arrakastatsu egiten duten ezaugarriak eta etorkizunerako erronka nagusiak zeintzuk diren ezagutu nahi dute autoreek.