Cover Image
CORAK, M., DO POOR CHILDREN BECOME POOR ADULTS? LESSONS FROM A CROSS COUNTRY COMPARISON OF GENERATIONAL EARNINGS MOBILITY. BONN, INSTITUTE FOR THE STUDY OF LABOR, 2006, 67 p.
Ref. 140042
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Adultos, Efectos, Factor de riesgo, Generaciones, Menores, Nivel de ingresos, Pobreza

Abstract:
Estatu Batuetan, errenta baxuko familietan jaiotzen diren haurren ia erdiak, nagusi izatean irabazi baxuak izaten jarraitzen dute. Portzentaia hauek Frantzia eta Erresuma Batuan ere oso altuak dira. Hala ere, beste zenbait herrialdee tan, Kanada, Danimarka edo Finlandian, egoera oso ezberdina da: pobrezia egoerak, haurtzaroa eta heldutasuna bitartean, kasuen %20 baino gutxiagotan mantentzen da. Hori dela eta, lan honetan belaunaldi ezberdinen arteko irabazien dinamika aztertzen da. Horretarako, autoreak nazioarteko egoera ezberdinenak laburbiltzen ditu literatur zientifikoaren aztertu ondoren, herrialde ezberdinen artean daude desberdintasunak ulergarri egingo dituen testuinguru bat eman asmoz. Bestalde, politika publikoek belaunaldien arteko irabazien mugikortasun horretan daukaten rola ulertaraziko duen azalpen bat eman nahi du. Aztertutakoaren arabera, hezkuntza mailak eta hezkuntza jasotzeko aukerak izugarrizko garrantzia daukate lan merkatuko irabazien gain eta belaunaldien arteko mugikortasunean. Hezkuntza maila handiagoa duten gurasoek gainera gaitasun gehiago izaten dute beren seme-alabei beraiek dituzten gaitasunak, motibazioak, ohiturak eta ekonomikoak ez diren beste zenbait alderdi transmititzeko. Alderdi hauek, haurraren gaitasun kognitiboarengan eragina dute eta, era berean, erlazio estua dauka belaunaldi ezberdinen arteko mugikortasun ekonomikoan. Lan honen bidez, belaunaldien irabazien arteko mugikortasunen gain, ekonomikoak ez diren alderdiek daukaten garrantzia azaleratzen da. Nahiz eta faktore ekonomikoak bere eragina izan, uste baino mekanismo zabalago baten baitan dago pobrezian edo aberastasunean hezi direnen haurren egoera mantentzea edo aldatzea.