Cover Image
METREBIAN, N., ET AL., PATIENTS RECEIVING A PRESCRIPTION FOR DIAMORPHINE (HEROIN) IN THE UNITED KINGDOM. DRUG AND ALCOHOL REVIEW , Vol. 25, no. 2 (2006), p. 115-121
Ref. 140113
Location: R.1025 Archivo

Request the document


Keywords:
Características usuario, Drogas ilegales, Drogodependencias, Fármacos, Heroína, Opiáceos, Programas de desintoxicación, Programas de mantenimiento, Recetas médicas, Reducción de daños, Tratamiento médico, Reino Unido

Abstract:
Erresuma Batuan 1920. hamarkadatik erabiltzen da diamorfina edo heroina sintetikoa droga horrekiko mendekotasuna duten pertsonen tratamendu gisa. Artikulu honetan, Ingalaterra eta Galesen diamorfina tratamendua jasotzen duten pertsonen ezaugarriak, jasotzen duten arreta mota eta arreta horren emaitzak aztertzen dituzte ikerlariek. Ikerketa 2000 urtean diamorfina jasotzen zuten 210 pertsonei buruzko txosten klinikoetan oinarritzen da. Txosten horien arabera, partehartzaileen gehiengoa berrogei urtetik gorako arraza zuriko gizonezkoak ziren, eta langabezian aurkitzen ziren ikerketaren momentuan. Tratamendu motari dagokionez, gehiengoak 6 urtetik gora zeraman tratamenduan eta etxera eramateko dosiak jasotzen zituen egunean behin. Ohikoena diamorfina pilulak errezetatzea zen, nahiz eta zenbaitek injekzio bidezko tratamendua jaso. Emaitzei dagokionez, 2002-an hamar lagunetik zazpik tratamenduan jarraitzen zuen, % 23-ak alta jasoa zuen eta %7-a, 15 pertsona, hil egin ziren, hauetatik lau gaindosi baten eraginez. Bestalde, tratamenduak ez zuen lortu kaleko drogen erabilera eta legez kanpoko jarduerak guztiz desagerraraztea, nahiz eta historia klinikoetan oso gutxitan aipatzen ziren. Ikerlarien arabera, tratamendu mota honen eraginkortasuna ezagutzeko komenigarria litzateke Erresuma Batuko klinikek beren erabiltzaileei buruz jasotzen duten informazioa osatzea. Gainera, tratamenduaren iraupena zenbait kasutan 36 urtetaraino luzatzen dela ikusirik, ezinbestekoa da diamorfina kontsumoak epe luzera izan ditzakeen ondorioak aztertzea.