Cover Image
MCKEGANEY, N., STREET PROSTITUTION IN SCOTLAND: THE VIEWS OF WORKING WOMEN. DRUGS: EDUCATION, PREVENTION AND POLICY , Vol. 13, no. 2 (2006), p. 151-166
Ref. 140148
Location: R.1152 Archivo

Request the document


Keywords:
Actitudes profesionales, Autoconcepto, Condiciones de trabajo, Exclusión social, Legalización, Motivación, Mujer, Normalización, Prostitución, Reino Unido

Abstract:
Neil McKeganey ikerleak Eskoziako lau hirietan oinarritu duen emakumezkoen kale-prostituzioaren inguruko ikerketa plazaratu du artikulu honetan. Glasgow, Aberdeen, Edinburgh eta Dundee hirietan azterlan kualitatiboa burutu du eta kolektibo honentzat balizko babes guneen sortzearen tesia defendatzen du. Autoreak azterlan honetarako kale-prostituzioan aritzen diren 33 emakumezkoekin osatu du ikerketarako lagina eta euren lan baldintzen inguruko hainbat ondorio azpimarratzen ditu. Alde batetik, oso egoera dramatikoak bizi izan dituzten emakumeak dira eta familia desegituratuetan hazi diren gizaki hauek, sexu jazarpena, alkoholismoa eta txirotasuna ezagutu dute kasurik gehienetan. Autoreak azterlanaren deliberamenduetan dioenez, prostituzioan aritzeko guneen komenigarritasuna erabakitzeko orduan, ikuspegi moralista dutenen eta lan-merkatuaren barneratzearen aldekoen arteko ezbaiak alde batetara uztea beharrezkoa da. Arrisku egoeretatik eta gizarte bazterketatik urruntzeko bestelako politikak bideratu bitartean, segurtasun guneak sortzearen premia ezinbestekoa dela defendatzen du Neil McKeganeyk.