DEMOGRAPHIC DIFFERENCES IN SUPPORT FOR SMOKING POLICY INTERVENTIONS

محفوظ في:
DOUCET, J.M., ET AL., DEMOGRAPHIC DIFFERENCES IN SUPPORT FOR SMOKING POLICY INTERVENTIONS. Addictive Behaviors, Vol. 32, no. 1 (2007), p. 148-157.
Ref. 144743
الموقع: SIIS R.992 Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Actitudes sociales, Drogodependencias, Escalas, Evaluación, Tabaco, Tabaquismo
مستخلص:
Addictive Behaviors aldizkarian argitaratutako artikulu honek, tabakoaren aurkako politiken inguruan biztanleriak izan ditzaken jarrera ezberdinak aztertzen ditu. Autoreen ustetan, ezaugarri demografikoen arabera, tabakoaren aurkako politikek babes ezberdina izan ditzakete, eta beraz, bereizitasun horiek identifikatzea beharrezkoa suertatzen da hartutako neurrien arrakasta erdiesteko. 35 itemetako galdera-sorta baten bitartez, Estatu Batuetako 506 pertsona helduri bost gai edo alderdiren inguruan galdetu zitzaien: tabakoaren inguruko publizitatea (1), hezkuntza publikoa (2), lege eta isunak (3), zergak (4) eta erretzearen gaineko debeku eta baldintzak (5). Gai guzti hauen inguruan, emaitzen arabera, emakumeek jarrera positiboagoa dute gizonezkoek baino. Adinaren arabera, nagusien jarrera tabakoaren aurkako neurriekin bat dator maizago. Arrazaren araberako ezberdintzeak agerian uzten du beltzen jarrera positiboa, batez ere tabakoaren inguruko hezkuntzaren gainean. Orokorrean gainera jarrera positiboagoa erakusten dute hauek, puntuazio altuagoak emanez item guztien inguruan. Hezkuntza maila kontutan hartuz, badirudi ikasketa maila handienekoek zergak igotzearekin ados datozela sarriago.