Cover Image
RUIZ, I., HABITOS DE VIDA CON INFLUENCIA EN SALUD. EN: INFORME SOBRE EL ESTADO DE SALUD DE LA JUVENTUD GUIPUZCOANA. OCTUBRE 2006 / OSASUNEAN ERAGINA DUTEN BIZI-OHITURAK. HEMEN: GIPUZKOAR GAZTERIAREN OSASUN-EGOERARI BURUZKO TXOSTENA. 2006KO URRIA. Serie: GAZTEMIRA, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA, 2006, 17-29 p.
Ref. 145082
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Alcohol, Consumo, Datos epidemiológicos, Drogodependencias, Ejercicio físico, Enfermedad, Forma de vida, Juventud, Salud, Seguridad vial, Tabaco, España, Gipuzkoa, País Vasco

Abstract:
Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde honetako 14-29 bitarteko gazteen osasun egoera deskribatzen duen txostena argitaratzen du. Bertan, gazte hauek beren osasunari buruz duten pertzepzioa jasotzen da, bizi ohituren inguruko informazioa, osasun zerbitzuen erabilerara, osasun arazo eta heriotza kausa nagusien inguruko datuak biltzen dira. Jasotako datuen arabera, Gipuzkoako neska-mutilen osasun pertzepzioa ona edo oso ona dela baieztatu daiteke, ehuneko 75-80ak hala erantzun baitu, osasun arazo garrantzitsuenak asma, bizkarreko mina eta azaleko arazoak direlarik. Bizi-ohituren inguruan, gazteen artean alkohol eta tabako kontsumoak duen garrantzia azpimarratzen da. Azken urtean, 10etik 9 gaztek alkohola kontsumitu du, gehienek noizbehinka edo era moderatuan edaten duelarik. Bestalde, tabakoari dagokionez, neska gazteen %30a eta mutilen %29a erretzailea dela azpimarratzen du lanak. Mutilen artean, ordea, erretzen den zigarro kopurua handiagoa da neska erretzaileetan baino, bikoitza. Nesken artean, hala ere, tabako kontsumo hasiera azkarrago hasten da, 16 urterekin, bataz beste, eta mutilen artean 17 urterekin. Alkohol eta tabako kontsumoa, gainera, geroz eta adin txikiagotan hasten da. Horrexegatik, tabakoa eta alkohola kontrolatzeko estrategia zehatzak garatzea proposatzen dute lanaren egileek.