Cover Image
EUROCHILD, ENDING CHILD POVERTY WITHIN THE EU? A REVIEW OF THE 2006-08 NATIONAL REPORTS ON STRATEGIES FOR SOCIAL PROTECTION AND SOCIAL INCLUSION, 2ND ED.. BRUSELAS, EUROCHILD, 2007, 104 p.
Ref. 145288
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Efectos, Evaluación de servicios, Infancia, Menores, Planes de acción social, Pobreza, Unión Europea

Abstract:
Eurochild nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeak, haurren eta nerabeen eskubideen eta ongizatearen aldeko duen eginkizunean, Europar Batasuneko herrialdeetako politikak eta praktikak aztertzen ditu, proiektuak ikuskatzen ditu eta ondoren instituzioen iritzi eta programetan (Europar Komisioa, Nazio Batuen Erakundea, etab.) eragina izateko baliabideak aztertzen ditu. Sare moduko egitura duen erakundeak -57 erakunde ditu elkarlanean-, haurtzaroaren eta nerabezaroaren pobrezia egoerei eta gizarte bazterketari aurre egitea ditu oinarriko xede. Dokumentu honetan, 2006-2008 urteen artean europar herrialdeetan gobernuz kanpoko erakundeek eginiko analisiak jasotzen dira, plangintza guztien monitorizaziaren bidez, aurrera egiteak ahalbidetu eta elkarlana bultzatzeko asmoarekin. Haurren pobreziari arreta jartzean, Eurostat erakundeak eragindako datu-azterketek, 2004 urtean, 15 urte artetako haurren artean, bostetik bat (% 20) egoera horretan zegoena aipatzen zuten; helduen artean lau puntu gutxiago jasotzen ditu datu berak (% 16). Datuetan jasotakoak, tarte oso zabalak kaleratzen ditu herrialde desberdinetan: Eslovakiar Errepublikan % 30, Espainian % 24, Frantzian % 14, Finlandian % 10 eta Danimarkan % 9. Dokumentuak herrialdezherrialdekako azterlanak osatu ditu eta Espainiari arreta jartzean, eskola-porrotaren datua ematen dute (% 30,8) eta barne-produktu gordinaren % 0,15a bideratzen duen honetan egindako kritikak, 2007rako gutxienez sei puntu osoetan bideratu beharra azpimarratzen dute txostenean.