PART OF THE PROBLEM OR PART OF THE SOLUTION? THE ROLE OF CARE HOMES IN TACKLING DELAYED HOSPITAL DISCHARGES
محفوظ في:
GLASBY, J., HENWOOD, M., PART OF THE PROBLEM OR PART OF THE SOLUTION? THE ROLE OF CARE HOMES IN TACKLING DELAYED HOSPITAL DISCHARGES. BRITISH JOURNAL OF SOCIAL WORK, Vol. 37, no. 2 (2007), p. 299-312.
Ref.
145556
الموقع:
SIIS R.717 Archivo
Palabras clave:
Acceso, Atención sociosanitaria, Competencias, Crítica, Personas mayores, Residencias, Reino Unido

مستخلص:
Ospitaleetako oheen blokeoa deitu denaz jardutean sarritan aipatzen den faktore eragileetako bat pertsona nagusientzako egoitza plazen eskasia da. Argudio honen arabera, egoitzetan leku nahikorik ez dagoelako luzatzen dira sarritan zaintza mediku akuturik behar ez duten pertsona nagusien ospitaleko egonaldiak, eta irtenbide zuzenena, beraz, egoitza gehiago eraikitzea litzateke. Artikulu honetan, autoreek kritika zuzena egiten diote, beren ustez, ospitaleko oheen blokeoa konpontzea baino gehiago, xedetzat egoitza zentroen merkatuaren hazkuntza mantentzea duen argudio honi. Izan ere, autoreek argi dute, egoitza plaza gehiago eskaintzea irtenbide errazena izan daitekeen arren, ez duela zertan egokiena izan behar. Hain zuzen ere, iraganean egoitza zentroak sarriegitan erabili dira ospitaletik irtetean denbora baterako laguntza beharrean aurkitzen ziren pertsona nagusiak bertan ‘aparkatzeko’, eta honek, kostu nabarmena izateaz gain, pertsona horientzat independentzia berreskuratzeko aukera guztiak galtzea suposatu izan du. Autoreen ustez, egoitza zentro gehiago sortu ordez, eskaintza dibertsifikatzera jo behar da, errehabilitazioa eta independentzia berreskuratzeko terapiak eskaintzen dituzten egonaldi motzeko plazak eta zerbitzu komunitario hobeak sortuz. Bide horretatik doaz Ingalaterran intermediate care edo ‘bitarteko zaintza’ bezala ulertu daitekeena garatzeko ahaleginak, eta bide horretatik jarraitu behar da aurrerantzean ere. Hitz gutxitan, egoitzek guztientzako aukera bakarra suposatu ordez, gutxi batzuentzako aukera onena suposa dezaten da datozen urteetarako erronka.

كن أول من يترك تعليقا!