Cover Image
PITHOUSE, A., CROWLEY, A., ADULTS RULE? CHILDREN, ADVOCACY AND COMPLAINTS TO SOCIAL SERVICES. CHILDREN AND SOCIETY , Vol. 21, no. 3 (2007), p. 201-213
Ref. 145715
Location: R.886 Archivo

Request the document


Keywords:
Autodeterminación, Derechos del niño, Experiencias, Infancia, Literatura científica, Participación, Quejas, Reino Unido

Abstract:
Galesen, Europako herrialde gehienetan bezala, haurtzaroa babesten duen legediak haur eta nerabeei gizarte zerbitzuen aurrean beren kexak aurkeztu ahal izateko eskubidea eskaintzen die, eta prozedura horietan beren konfiantzako pertsona heldu baten edo defendatzaile baten laguntza jasotzekoa. Artikulu honetan, eskubide hori bermatzeko Galeseko udaletan indarrean dagoen prozedura aztertzen da, administrazioaren aurrean kexaren bat ezarri duten haurren ikuspuntutik, eta ondorio nabarmenena zera da, prozedura horiek gehienetan pertsona helduen neurrira eginak daudela eta gazteentzat sarritan zaila dela beren kezkak administrazioaren aurrean ezartzeko zer eta nola egin behar duten jakiten. Defendatzaile profesionalen laguntzari dagokionez, azterturiko seiehundik gora espedienteen herenak bakarrik aipatzen zuen profesional hauen partehartzea, eta haurrekin izandako elkarrizketetan behin eta berriz adierazi zen eskubide hori zutenaren jakinaren gainean egon arren oso gutxik zekitela laguntza profesional hori non eta nola lortu. Haurrek azkenik, oso balorazio kaxkarra egin zuten kexak helarazteko orduan beren gizarte langilearengandik jaso zuten laguntzaz. Hain zuzen ere, gizarte laguntzailearengandik jasotako tratua izan zen gazteentzat kexatzeko arrazoi nagusietako bat.