Cover Image
MARIN, E., ESTUDIO SOBRE EXPERIENCIAS DE EMPLEO PROTEGIDO CON PERSONAS EN REINSERCION POR DROGODEPENDENCIAS. Madrid, RED ARAÑA. TEJIDO DE ENTIDADES SOCIALES POR EL EMPLEO, 2006, 121 p.
Ref. 145936
Location: D81.3.1

Request the document


Keywords:
Centros de empleo, Drogodependencias, Empleo protegido, Experiencias, Innovaciones, Planificación de servicios, Recomendaciones, España

Abstract:
Txosten honek, Espainian, drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonen lan txertaketaren alorrean burutu diren esperientzia multzo bat aurkezten du. Ikerketan, lanerako trebakuntza eta babesturiko enpleguaren alorrean aritzen diren 43 erakundek parte hartu zuten, tartean, Emaus Gipuzkoa eta Sartu Donostiak. Txostenaren egileen arabera, erakunde hauek, eta lan munduan sartzeko enpresek batez ere, drogamenpekotasunak dituzten pertsonekin egiten duten lana oso positibotzat jo daiteke. Izan ere, lan trebakuntza ahula eta gaitasun urriak dituzten pertsona hauei soldata eta lan esperientzia eskaintzeaz gain, gizarteratzeko ezinbestekoak dituzten gaitasun sozial eta pertsonalak lantzeko aukera eskaintzen diete. Enpresa hauentzat, ordea, ez da erraza merkatuan lehiakortasuna mantentzea, izan ere, langileen etekina enpresa arruntetan baino txikiagoa izateaz gain, bidean aurkitzen dituzten oztopoak ugari dira. Droga arazoetatik suspertzear dauden pertsonen kasuan, bezeroen mesfidantza arazo nabarmena da erakunde hauetako batzuen arabera. Autoreen ustez, oztopo hauek gainditu ahal izateko, berebiziko garrantzia du administrazioetatik enpresa hauen sustapena bi zentzutan bultzatzeak: batetik, babesturiko enplegu zentro gisa onartu eta arautu daitezen eta, bestetik, gizarteak beraiekiko duen ikuspegia aldatu eta benetako enpresa eta profesional gisa onartu ditzan.