Cover Image
BRYANT, J., TRELOAR, C., THE GENDERED CONTEXT OF INITIATION TO INJECTING DRUG USE: EVIDENCE FOR WOMEN AS ACTIVE INITIATES. DRUG AND ALCOHOL REVIEW , Vol. 26, no. 3 (2007), p. 287-293
Ref. 146116
Location: R.1025 Archivo

Request the document


Keywords:
Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Género, Hombre, Mujer, Vía intravenosa

Abstract:
Australiako GIBaren aztergune nagusiak bideratu azterlan honetan, generoaren arabera, xiringen bidezko drogen kontsumitzearen hastapenean bikotearen eragina hartu dute aztergai. Estimazioak kontutan harturik, nagusiki gizonen artean emate omen da xiringen bidezko drogen kontsumitzea lurralde zabal honetan -45.000 gizonezko eta 29.000 emakumeren artean. Nabarmenak dira ere emakumeen artean segurtasun azturak barneratuagoak dituztela gizonezkoenekin alderatuz; gizonezkoen arriskurako joerak maskulinitatearen harrokeriarekin loturik baitaude. Bestalde, emakumezkoen antzeko jokabideek estigmatizatzerako bide direla frogatutzat jotzen dute egileek. Azterlana burutu aurreko azken bost urteetan xiringen bidezko kontsumitzeetan hasiak diren 334 erabiltzaileen lagina osatu dute. Deliberamenduetan diotenez, xiringen bidezko kontsumoak hasi aurretik, drogen bestelako kontsumitzeetan tarte gutxiagoan ibilitakoak dira emakumeak. Baina azterlanaren baieztapen nagusienak, sexu-bikote edo erromantzeen garrantziari hartzen dio kontu. Gizonezkoak diren bikoteen eragina erabatekoa gertatzen da, emakumeen xiringen bidezko drogen kontsumitzeetan -%36,6aren kasuetan; baina emakumeen arteko eragina da azterlan honen berrikuntza -%19,7. Emakumezkoaren berdintasun nahiari heltzen diote fenomeno honen azalpenerako, gizonek moduan arriskuak hartzeko joerak bultzatuta.