Cover Image
TRUJILLO, M.A., ET AL., USO DE SUSTANCIAS Y PERCEPCION DE RIESGO: ESTUDIO COMPARATIVO ENTRE JOVENES DE BOGOTA Y BARCELONA. ADICCIONES , Vol. 19, no. 2 (2007), p. 179-190
Ref. 146434
Location: R.841 Archivo

Download file


Keywords:
Actitudes sociales, Consumo, Drogodependencias, Estudio comparativo, Juventud, PercepciĆ³n, Riesgo, Colombia, EspaƱa

Abstract:
Europar eta hegoamerikar gazteen drogaren kontsumoari buruzko ikerketa konparatiboak ikustea ez da ohikoa. Hauxe egin dute, hain zuzen, Bogota eta Bartzelonako hirietako 15 eta 18 urte bitarteko 865 gazteei egindako inkestaren bitartez, Angela Maria Trujillok eta beste bi egileek Europar Fondoa eta Kataluniako Generalitatearen babesarekin. Kontsumo ohiturak bizilekuarekin lotura duten edo ez duten hipotesia, ikerketaren ardatza dute autoreek eta horretarako kataluniar eta kolonbiar gazteen hasteko adin, kontsumoaren ohitura, erabileraren maiztasun zein arriskuen pertzepzioaren inguruko antzekotasunak eta desberdintasunak jorratzen ditu ikerketa honek. Inkestaren emaitzek diotenez, aldeak daude alkohola zein tabakoa lehen aldiz probatzen duten bi taldeen artean, baita lehen aldiz mozkortu direnen artean ere. Bogotako gazteak lehenago (12,56 urterekin) hasten dira alkohola probatzen baita mozkortzen ere (13,78rekin), baina honek -bogotarren kasuan- ez du erakartzen beste drogak -marihuana, kokaina, heroina- lehenago kontsumitzea ,17 eta 18 urte bitartekori dagokionez batez ere. Antzekotasuna dago, tabakoa eta gainerako drogen kontsumoaren lehen hurbilketari begira, bi hirietan 13 urterekin eta 15 urterekin -hurrenez hurren- hasten baitira eta marihuana lehen aldiz erre dutenen artean, bartzelonarrak (14,31rekin) bogotarren aurretik nabarmentzen dira. Kontsumo berriari begira, Bartzelonako gazteek gehiago kontsumitzen dituzte substantzia guztiak eta -testuaren arabera- haiek dira, hain zuzen, drogen kontsumoa atsegintasunarekin eta onuragarritasunarekin gehien lotzen dutenak eta arrisku gutxien ikusten duen taldea, bogotarrek gaixotzeko arriskua ikusten dutenean. Onuragarritasuna eta atsegintasuna dira egileentzat, justu-justuan, kontsumoan lehenago hasteko eta substantziak maizago erabiltzeko faktore nagusiak.