Cover Image
HANDICAP INTERNATIONAL, MAKING PRSP (POVERTY REDUCTION STRATEGY PAPER) INCLUSIVE. MUNICH, HANDICAP INTERNATIONAL, 2006, 160 p.
Ref. 146988
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Discapacidad, Experiencias, Fichas técnicas, Manuales, Planes de acción social, Pobreza, Países en desarrollo, Panorama internacional

Abstract:
Handicap International, orain hogeita bost urte sortutako ezinduen aldeko erakundea da. Kanbodia eta Laos bezalako lurraldeetan, gerrateengatik anputazioak jasandakoentzat ortopedia-zentruak bultzatzen hasi zirenetik: hezkuntza programak, bazterkeriaren kontrakoak eta ezinduen gaitasunak bultzatzeko egitasmoak osatu ditu joandako urte hauetan. Beste elkarte eta erakundeekin batera bideratu proiektuetan, garatu gabeko lurraldeetan ezintasunen inguruan bultzatu diren egitasmo eta politiketan aholkularitza zerbitzuak eskutan jarri ditu erakunde honek. Eskuliburu honetan, garatu gabeko nazioetan pobrezia gutxitzeko egitasmoen baitan, ezinduen elkarteak indartzearen beharra eta beren presentzia eraginkorra izateko metodologia aurkezten digute. Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren maileguen bidez finantzatzen diren egitasmo hauek moldakorrak dira nazio bakoitzaren ezaugarri nabarmenetara, eta berez, gobernua hartzen dute eginkizunen lidertzat, nahiz eta sarritan gertatzen denez gobernuz kanpoko erakundeekin tratua hartu. Aspalditik abian dira Vietnamen, Kanbodian eta Tanzanian eragindako lanak eta fase desberdinetan dira, Bangladesh, Ethiopia eta Honduras lurraldeetako egituratze-lanak. Ezinduen taldeek egiteko dauzkaten ekarpenak, bileren, lan-taldeen eta mintegien bidezko eztabaidetan aurkezten dituzte eta berauetan proposamen nagusiak iradokitzen. Azken batean, ezintasunen eta pobreziaren arteko informazio eta datuak hartzen dituzte aztergai, tresna hauen bidez egitasmoetan ‘lobby’ edo interes-talde gisara indartzeko, lehenago ahulak izan baina orain nazioarteko erakundeen bermepean daudenari helduaz.