Cover Image
INFORME SOBRE LA SITUACION DE LAS RESIDENCIAS PARA PERSONAS MAYORES EN ARAGON. ZARAGOZA, EL JUSTICIA DE ARAGON, 2007, 471 p.
Ref. 148088
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Características servicio, Defensor del Pueblo, Estadísticas de servicios, Informes oficiales, Personas mayores, Quejas, Recomendaciones, Residencias, Aragón, España

Abstract:
Aragoiko Herriaren Justiziaren eginkizunen artean adineko lagunen eskubideak bermarazteak leku berezia du eta urte horietan zehar egoitzetan dauden adinekoen egoera ezagutzeko bisiten eta ikerketen bildumarekin zenbait ondorio plazaratu zituen 2007. urtean. Ikerketaren baitan administrazioaren datuak, adineko egoitzei buruzko tokiko legeria eta ondorioen zein egiten dituen proposamenak -jasotako kexengatik eta egindako bisitengatik- irakurri daitezke. Zahartasunari dagokionez, Aragoiko 65etik gorako biztanleriak guztikoaren %20 islatzen du eta handiagoa da Espainiako zahartasun tasarekin alderaturik. Are gehiago, azken hamarkadan eta zahartasunaren aferagatik adinekoen egonaldi kopurua bikoiztu da orokorrean eta zentro pribatuetan %64 handitu delarik. Zaragozako kasuan, bestalde, adinekoen %4 egoitzetan kokatzen da eta erabiltzailearen profila nagusia 80 urtetik gorako emakumea da eta ezgaitasun psikiko eta fisikoak dituena. Kexei dagokienez, besteak beste, itxaro-zerrenda luzea izatea eta administrazioaren aldetik informazioaren beharra premiazko gaitzat jotzen dituzte bai Aragoiko Justiziak baita adinekoek ere.