LIKELIHOOD OF DEVELOPING AN ALCOHOL AND CANNABIS USE DISORDER DURING YOUTH: ASSOCIATION WITH RECENT USE AND AGE
Gardado en:
WINTERS, K.C., LEE, C.Y.S., LIKELIHOOD OF DEVELOPING AN ALCOHOL AND CANNABIS USE DISORDER DURING YOUTH: ASSOCIATION WITH RECENT USE AND AGE. DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE, Vol. 92, no. 1-3 (2008), p. 239-247.
Ref.
149273
Localización:
SIIS R.854 Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Alcohol, Cannabis, Datos epidemiológicos, Drogodependencias, Edad, Factor de riesgo, Juventud

Resumo:
Ugariak dira nerabezaroan drogen kontsumo goiztiarra eta drogen erabileraren eraginezko nahastearen arteko harremana frogatu duten osasun eta psikiatria ikerketak. Izan ere, nerabeengan drogen gehiegizko erabilera goiztiarra eta denbora luzaroan mantendu izanak, SUD edo drogen erabileraren eraginezko nahasteak pairatzeko arrisku gehiago du gainerako biztanleria erabiltzaileengan baino. Ez da harritzekoa, beraz, 12 eta 21 urteko nerabeak drogamendekotasunaren prebenitzeko programetan arreta berezia izatea. Ikertzaileek, 2000 eta 2001. bitartekoan Estatu Batuetan egindako Drogen Gehiegizko Erabiltzeari Buruzko Inkesta azterturik, 12 eta 18 urte artekoek alkohola eta kanabisaren kontsumoaren eraginezko nahasteak pairatzeko gainerako adinakoek baino joera handiagoa zuten. Jarraiturik, gutxienezko diru sarrerarik zutenak eta hiru botika baino gehiago hartzen zituztenak kokatzen ziren. Osasun arrisku eta nahasteak atzemateko, alkohola eta kanabisaren erabiltzaile goiztiarren arriskuen taldeak kronologikoki aztertzea proposatzen digute ikerlariek, erabiltzaile hauen hasierako kontsumo ibilbideetan hain zuzen, arriskuak handitzen baitira. Datuetatik, 12 eta 18 urte bitarteko erabiltzaileen artean AUD edo alkohola erabileraren eraginezko nahastearen tasa handienak nabarmentzen dira (%7,2-%9,9), 19 urtekoetan, aldiz, %6,7ko AUD tasarekin behera egiten duelarik eta adin zaharragoetan erdibitzen delarik. CUD edo kanabisa erabileraren eraginezko nahasteari dagokionez azken urtean kontsumitu duten 12 urteko erabiltzaileen %6,1ek CUDren sintomak zituen, are larriago, 13 urtekoen kasuan, %17,4ko CUD tasaraino heldu baitzen, hurrengo adinetan erdibitu arte. Ikerketak frogatzen duenez, 12 eta 13 urteko adin goiztiarren kasuetan bai AUD eta bai CUD nahasteak pairatzeko arrisku handiagoa da gainerako edo zaharragoak diren adinetan baino.

Títulos similares: LIKELIHOOD OF DEVELOPING AN ALCOHOL AND CANNABIS USE DISORDER DURING YOUTH: ASSOCIATION WITH RECENT USE AND AGE
- THE DSM-IV CRITERIA FOR ADOLESCENT ALCOHOL AND CANNABIS USE DISORDERS
- Legal substance use and the development of a DSM-IV cannabis use disorder during adolescence: the TRAILS study
- Are cannabis policy changes associated with alcohol use patterns? Evidence for age-group differences based on primary care screening data
- Evidence of increasing age of onset of cannabis use among younger Australians
- AGE AND SEX DIFFERENCES IN FACTORS ASSOCIATED WITH THE ONSET OF CANNABIS USE: A COHORT STUDY
- THE RECENT AUSTRALIAN DEBATE ABOUT THE PROHIBITION ON CANNABIS USE