WEB BASED SELF HELP FOR PROBLEM DRINKIERS: A PRAGMATIC RANDOMIZED TRIAL
Saved in:
RIPER, H., ET AL., WEB BASED SELF HELP FOR PROBLEM DRINKIERS: A PRAGMATIC RANDOMIZED TRIAL. ADDICTION, Vol. 103, no. 2 (2008), p. 218-227.
Ref.
151309
Location:
SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Alcoholismo, Anorexia, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Innovaciones, Internet, Tratamiento

Abstract:
Lehen mailako arreta sozialeko unitateek bideratutako esku hartze bizkorrek, alkoholarekin arazoak dituzten pertsonengan eragindako emaitzak egokitzat jotzen dituzte eragindako meta-analisiek. Honako azterlanean, Interneten bidez bideratu duten lehendabizikoetako saioa argitaratu du Addiction aldizkari entzutetsuak. Holandan web orrien bidez, arreta sozialarekin harremanik izan ez duten alkoholaren erabiltzaileak bildu dituzte azterlanerako. Emakumezkoetan, astean 14 alkohol-unitate (gehiegizko edatea) edo azkeneko hiru hiletan, astean behin 4 alkohol-unitate edandakoak (edate arriskutsua) hartu zituzten aztergai. Gizonezkoen neurriak, astean 21 unitate eta azken hiru hiletan, behintzat astean egun batean, 6 unitate edan zituztenak bildu zituzten. Generoaren arabera banatu dute lagina, 18-65eko adinarteak ezarri, interneterako sarbidea izan eta lehenagotik profesionalen laguntzarik jaso gabekoak izatearen finkatzea, azterlanean parte hartzeko. Bi proposamen zituzten, modu aleatorioan parte hartzeko: gutxiago edateko web orriaren bidezko auto-laguntza moduan (egileen hipotesiaren bidea da hauxe), edota sei orrialdetan web bidezko betekizun psiko-edukatiboaren eredua. Emaitzek kaleratzen dutenez, hipotesiaren talde edo talde esperimentalean jasotako gutxitzeko bideak arrakastatsutzat har daitezke. Gehiegizko edatearen taldean sailkatutakoetatik, %17,2aren kasuan maila baxuko kontsumitzeetara ailegatu ziren, eta edate arriskutsuaren baitan zeuden talde esperimentalaren baitan ere, nabarmen gutxitu zuten hartutako alkoholaren tamaina.