PSYCHIATRIC COMORBIDITY IN YOUNG COCAINE USERS: INDUCED VERSUS INDEPENDENT DISORDERS

Zapisane w:
HERRERO, M.J., ET AL., PSYCHIATRIC COMORBIDITY IN YOUNG COCAINE USERS: INDUCED VERSUS INDEPENDENT DISORDERS. ADDICTION, Vol. 103, no. 2 (2008), p. 284-293.
Ref. 151314
Lokalizacja: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Cocaína, Diagnóstico dual, Drogas ilegales, Drogodependencias, Enfermedades mentales, Trastornos psicológicos, Trastornos psiquiátricos, Cataluña, España
Streszczenie:
Heroinaren erabileren urritzeak, kokainaren eskuragarritasuna hazi eta gai honen prezioak gutxitzean gertatu ziren Espainian. 1990. urtetik egundainokoan, Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako datuek azaleratu dutenez, kasu anitzetan drogek sorturiko mendekotasunek erikortasun bikoitza agerian izaten dute, buru-nahasmenduen diagnostikoekin bateratuak direnak. Profesionalek baieztatzen dutenez, tratamenduetan hartutako kokaina erabiltzaileetatik %30- 60aren tartean, aldibereko gaitzak ematen dira. Orain gutxi eginiko berrikusketa batean, erikortasun bikoitza dutenen artean drogek induzitutako nahasdurak gailentzen omen dira eta tratamenduaren emaitza positiboak gertatzeko, diagnostiko zehatz honen ezaguera izateak garrantzi handia omen du. Ameriketako Psikiatria Elkargoak (APA), lehen mailako nahasduren eta drogek eragindako nahasduren artekoak aztertuko omen ditu, diagnostikoak eta estadistikoak ezagutzeko hurrengo gida-liburu berrian (DSM-V). Bartzelonako 18 eta 30 urteen arteko gazteetatik %91,4aren kasuetan, arnasaren bidez eginiko kontsumoak izan dira eta %39ak gai honen gramo erdia hartu izan du eguneko. Azterlanak erikortasun bikoitzaren prebalentzia maila altuak erakusten ditu (%42,4). Gehien ematen diren nahasduren artean, umorearenak (%26,6) eta antsietatearenak izaten dira (%13). Kokainaren mendekotasuna dutenen artean, sarri agertzen dira sintoma psikotikoak, ebaluatze honetan ehuneko bostera ailegatzen direnak. Emakumezkoen eta gizonezkoen araberakoan, ez dute aurkitu beste artikulu batzuetan aipatzen diren emakumezkoen kontsumoen jokaera patologiko goiztiarragoak. Bartzelonako kaleetan osatutako lagin honen egileen aburuz, ondorio nagusienetako batek, tratamendurik batere hartzeke erikortasun bikoitza duten kokaina erabiltzaile ugariren presentzia argitzen du; bideratu politiketan garrantzizkoa izan behar duena.