GUIA D'INTERVENCIO FARMACEUTICA PER A L'ABORDATGE DEL FUMADOR DES DE LA FARMACIA COMUNITARIA

Shranjeno v:
BARAU, M., ET AL., GUIA D'INTERVENCIO FARMACEUTICA PER A L'ABORDATGE DEL FUMADOR DES DE LA FARMACIA COMUNITARIA. BARCELONA, GENERALITAT DE CATALUNYA. DEPARTAMENT DE SALUT, 2008, 50 p.
Ref. 151646
Lokacija: SIIS Archivo
Palabras clave:
Drogodependencias, Farmacia, Fichas técnicas, Manuales, Programas de desintoxicación, Programas de mantenimiento, Tabaquismo, Tratamiento médico
Abstract:
Kataluniako Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseiluak argitaratu gida honek, erretzeari utzi nahi dioten pertsonei sostengua eskaintzeko burutu ditzaketen ekintzei buruzko informazio praktikoa eskaintzen die komunitate botikariei. Horrela, gidak euren lanbidearen funtsezko zeregina osatzen duen osasunaren sustapenean aurrera egiteko aukera eskaintzen die botiketan lan egiten duten profesional guztiei. Gidak gomendatzen duen prozedura lau fasetan garatzen da: erretzaileak diren pertsonak antzematea, pertsona hauei tabakoaren kalteei buruzko informazioa eskaintzea (farmazietan egin beharreko gutxieneko eskuhartzea litzatekeena), banakako aholkularitza eta motibazioa eta, azkenik, erretzeari uzteko programa bati ekitea. Fase hauetako bakoitzean botikariak mantendu beharreko jarrera eta burutu beharreko ekintzak deskribatzeaz gain, gaur egun tabakoari uzteko eskuragarri diren tratamendu farmakologiko desberdinei buruzko informazioa eskaintzen du honako gidak. Azkenik, tratamendu hori osatzeko eskaini beharreko aholkuak -elikadurari buruzkoak adibidez- jartzen ditu botikarien esku.