CANNABIS POTENCY AND CONTAMINATION: A REVIEW OF THE LITERATURE

I tiakina i:
MCLAREN, J., ET AL., CANNABIS POTENCY AND CONTAMINATION: A REVIEW OF THE LITERATURE. ADDICTION, Vol. 103, no. 7 (2008), p. 1100-1109.
Ref. 152450
Tauwāhi: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Enfermedades mentales, Literatura científica, Tendencias, Trastornos psiquiátricos, Panorama internacional
Whakarāpopotonga:
Addiction aldizkariak azken aldian cannabisaren gaiarekin lotura duen ezbaia nagusietako bat aztertu du argitaratu azkeneko ale honetan. Erresuma Batuan cannabisaren aurkako legedia gogortu den garai honetan, cannabisaren aldaera batzuetan ahalmen psikoaktiboaren hazkuntzarekin edo gaiak izan ditzakeen agente kutsatzaileengatik buru-osasunaren inguruan sorarazi ditzakeen gaitzekin duen lotura da kezka-iturri nagusia. Australiako drogen ikerketak gidatzen dituzten hiru zentroren artean, cannabisaren indar psikoaktiboaren aldaketak eta kontaminazioaren gaiarekin loturikoak berrikusi dituzte eskuratutako literatura grisetik eta eragindako azterlanetatik. Argien bidez eginiko landaketak dira indar psikoaktibo jasoagoa duten cannabis landareak hedatu izanaren erantzule, sarritan genetikoki eraldatutako haziekin -landare emeak jasotzeko- eta landareen hazkuntzan erabilitako produktu kimikoekin. Hezetasunaren eta beroaren mailak zaintzeko erraztasunak izaten dituzte argien bidez barruan eginiko landaketek, psikoaktibotasun mailarik jasoenak lortzeko ohiko sistemak izaten dira. Cannabisak dituen bostehun osagarrietatik hirurogeita hamar cannabinoideak dira. Osagarri hauetatik eragin psikoaktiborik jasoena THC izenekoak du, baina antagonistak diren osagarriak ere baditu, cannabidiol (CBD) izenarekin ezagunak direnak. Gaiari loturik abian jarritako bederatzi azterlanetatik, indar psikoaktiboren hazkuntzarik nabarienak Herbeeretan eta Erresuma Batuan aurkitu dituzte, THCaren ehuneko 23,24raino iritsiaz. AEBtan jasotako laginek, 1980. urtean %2tik, 2006an aurkitutako 8,5eko hazi ziren THC osagarriaren ehunekoak; aldiz Zeelanda Berrian jasotako laginetan aldertik ez diote igarri. Azterlanaren deliberamenduetan, zailtasun metodologikoak aipatzen dituzte indar psikoaktiboaren hazkuntzak eta agente kutsaitzaileen eraginen hipotesiak baiespen bilakatzeko orduan eta cannabisaren indarra neurtuko duten ebaluazioak beharrezkotzat jotzen dituzte gaia neurri batean argitzeko.
Me noho koe te mea tuatahi ki te waiho tākupu!
Me takiuru i te tuatahi