IMPACT OF THE SPANISH SMOKING LAW ON EXPOSURE TO SECONDHAND SMOKE IN OFFICES AND HOSPITALITY VENUES: BEFORE AND AFTER STUDY

Saved in:
NEBOT, M., ET AL., IMPACT OF THE SPANISH SMOKING LAW ON EXPOSURE TO SECONDHAND SMOKE IN OFFICES AND HOSPITALITY VENUES: BEFORE AND AFTER STUDY. ENVIRONMENTAL HEALTH PERSPECTIVES, Vol. 117 (2008), 344-347 p.
Ref. 153652
Sted: SIIS Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Drogodependencias, Edificios públicos, Efectos, Entorno laboral, Fumador pasivo, Hostelería, Normativa, Reforma, Tabaco, Tabaquismo, España
Abstract:
Europako herrialdeetan, urtero, eta zenbait estimazioen arabera, gogoz aurkako tabakoaren kontsumoaren ondorioz 19.400 erretzaile pasibo hiltzen dira eta Espainian -arrazoi beragatik- hildakoak 1.228 dira. Abenduaren 26ko 28/2005 Legeak -2006ko urtarriletik indarrean dagoena- lantegietan erretzea debekatzeaz gain jatetxe eta antzeko lokaletan erretzeko mugak jarri ditu. Hau dela eta, zortzi hirietako 398 jarduera-tokietan burututako ikerketa honek erretzaile pasiboengan legea ezartzearen eragina neurtzeko helburua izan du. Legearen aurretik -2005eko urritik abendura- eta ezarri ondoren -2006ko urritik abendura- zegoen nikotinaren kontzentrazioaren bilakabidea neurtu zuten. Horretarako, tabakoaren giroko kea neurtzeko tresnak erabiliak izan ziren. Emaitzetatik, administrazioan zein bulegoetan hamabi hilabetetan nikotinaren kontzentrazioaren jaitsierak oso nabarmenak izan ziren: mikrogramo/m3ko %60koa eta %97,4koa, hurrenez hurren. Ketik libre zeunden hotel eta antzekoetan nikotinaren kontzentrazioaren tasak %96,7ko jaitsiera nabarmena izan zuenean. Era berean, ketik libreko tokiak zituzten lokaletan, %88,9 behera egin zuen kontzentrazioaren tasak baina erre zitekeen taberna eta jatetxetan, ordean, ez zen aldaketa adierazgarririk izan eta legearen aurretik zuten tasa berdina mantendu zuten.