IDENTIDADES SOCIALES Y EXCLUSION

Saved in:
VILLALON, J.J., IDENTIDADES SOCIALES Y EXCLUSION. Madrid, UNIVERSIDAD NACIONAL DE EDUCACION A DISTANCIA, 2008, 34 p.
Ref. 153657
Location: DFB Archivo
Palabras clave:
Clase social, Edad, Exclusión social, Género, Identidad social, Perfil profesional, Política, Región, Religión, Tendencias, Autonomías, España
Abstract:
FOESSAk 3.014 pertsonei egindako Bizitza Baldintzei buruzko inkestaren datuekin Juan José Villalón soziologoak baliabide sozioekonomikoen eza eta lagun hauek garatzen duten identitate sozialaren arteko harremana ikertu du. Gazteak, emakumeak, adin zaharrekoak eta etorkinak pobreziaren eta urrakortasunaren inguruan murgiltzen diren aktore nagusiak dira. Baina bazterketa soziala pairatzen duten hauek, zeinekin identifikatzen dira? Egilearen ustez, adina, sexua eta leku bateko izateak badute -egun- eraginik, parekatu, bereizi eta kokatzeko gizakia. Are gehiago, talde hauekiko espainiar gizartean urrakortasun zein ahultze prozesu hierarkitzaileak gero eta gehiago erabiltzen ari direnean eta prozesu hauen zainak, kontzientzia sozialean erroturik daudenean. Nolakoa da gizarte-bazterketaren eragina parekoen identifikazioan? Egun, kultura eraikuntzaren barnean bazterketa soziala sailkatzeko adina, sexua, ikasketa maila eta etnia gehien erabiltzen diren finkatutako adierazleak dira eta, jadanik, sortutako kultura parametro bihurtu dira. Beraz, gizarteak eta bere tresneriak hauek sailkatzeko aukera dute eta finkaturik daudelako, estatus horretan dihardutenen pertsonei zenbait gizarte-betebehar, eskubide edo ondasun egoki diezaieke. Ondorioei begira eta identifikatzeko orduan, adinaren, sexuaren eta lekutasunaren adierazle indartsuenak dira. Hau da, bazterketan daudenak -gizarteak eraiki duen bezala- euren adinakoekin, sexukoekin edo lekukoekin beste identitate taldeekin baino -bizitza estiloa, lanbidea, erlijioa- islatzen dira.