SOCIAL INCLUSION FOR YOUNG PEOPLE: BREAKING DOWN THE BARRIERS
Saved in:
COLLEY, H., ET AL., (EDS.), SOCIAL INCLUSION FOR YOUNG PEOPLE: BREAKING DOWN THE BARRIERS. ESTRASBURGO, COUNCIL OF EUROPE PUBLISHING, 2007, 212 p.
Ref.
153702
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Desempleo, Entorno educativo, Entorno laboral, Exclusión social, Experiencias, Inclusión laboral, Inclusión social, Juventud, Menores, Pobreza, Programas de inserción, Reuniones, Transición, Europa

Abstract:
Gazteen gizarte bazterketaren ikuspegi zabala eskaintzen dute liburu honetan biltzen diren ikerlanek. Heziketa, lana, familia eta burujabetzea, hiritartasuna edo partehartze politikoa dira, besteak beste, liburuaren kapitulu desberdinetan zehar aztertzen diren esparruak. Horietako bakoitzean, gazteen bazterketa sortzen duten mekanismoak eta arrisku faktoreak aztertzeaz gain, egoera horiei aurre egiteko indarrean jarri diren politiken kritika ere egiten dute autoreek. Izan ere, autoreetako batek zehazten duen moduan, Europan indarrean jarri diren neurriak sarritan arazoaren funtsera iristen ez dira. Eta funts hori zera da, bazterturiko gazteak gizartearentzat arazo iturri izan daitezkeen arren, gizartearen arazoen produktu edo emaitza ere badirela neurri handi batean. Sinpleegia dirudikeen ideia honek badu agian hain nabarmena ez den ondorio garrantzitsu bat: bazterturiko gazteen erruak zuzentzera bideraturiko politikez gain, edo horien ordez, sistemaren eta gizartearen beraren erruak zuzentzera bideratu beharko liratekeela ahaleginak. Horrek nolabaiteko barne-hausnarketa eskatzen du sistemaren aldetik, baztertzera bultzatzen duen motibazioei eta mekanismoei buruzko ezagutza eta kritika. Liburu honetan jasotzen diren artikuluen arabera, ezagutza hori eraikitzeko ezinbestekoa da bazterturiko gazteen esperientziatik bertatik hastea, ikerlan kualitatiboei esker nazio edo Europa mailan biltzen diren estatistikek gizarte bazterketari eta berari loturiko arrisku faktoreei buruz eskaintzen duten ikuspegi homogeneoa ñabartzen joateko. Azkenik, bilduriko ekarpen ezberdinek argi uzten dute bazterketaren dimentsio sozial, kultural eta psikologikoari arreta handiagoa eskaintzeko beharra.