DECOMMODIFICATION AND ACTIVATION IN SOCIAL DEMOCRATIC POLICY: RESOLVING THE PARADOX

محفوظ في:
HUO, J., ET AL., DECOMMODIFICATION AND ACTIVATION IN SOCIAL DEMOCRATIC POLICY: RESOLVING THE PARADOX. JOURNAL OF EUROPEAN SOCIAL POLICY, Vol. 18, no. 1 (2008), p. 5-20.
Ref. 153731
الموقع: SIIS R.1171 Archivo
Palabras clave:
Concepto, Estado social, Política, Política de empleo, Política social, EE.UU.
مستخلص:
Journal of European Social Policy aldizkari ospetsuan argitaratu den artikulu honetan eztabaidan jartzen da neoliberalismoak sozialdemokraziari egiten dion salaketa nagusietako bat, alegia, gizarte babes maila altuek, eta bereziki, Ipar Europako herrialdeetan martxan jarri diren desmerkantilizazio politikek lan merkatuan sartzeko motibazioa kentzen diola biztanleriari. Artikulu honetan jasotzen den ikerketan ezeztatu egiten du hipotesi hori. Datuen arabera, gizarte politika oparoak eta enplegua bateragarriak dira; lanerako motibaziorik eza oparotasun maila batetik aurrera soilik gertatzen da eta, alderantziz, desmerkantilizazio politikek zenbait kasutan laneratzea eta produktibitatea ere sustatu ditzakete. Autoreek erakusten dutenez, lanerako sustapena kendu dezaketen desmerkantilizazio politikak -epe luzeko langabezia babesa, gizarte segurantzari ekarpen altuak eta langileak babesteko legedia zurrunak- kristaudemokraziaren ezaugarri dira sozialdemokraziarenak baino gehiago. Orokorrean, diote autoreek, Ipar Europako estatu sozialdemokratek ondo konpondu dute desmerkantilizazioan oinarrituriko gizarte politika oparoen eta enpleguaren sustapenaren artean sortu zitekeen tentsioa. Ikerketa honetan erabilitako datuek 1970 urtetik 2000 urterako epea jasotzen dute eta, ondorioz, datu gehienak ELGEko gobernu sozialdemokratek ‘hirugarren bidea’ deitu den horretarantz harturiko norabidea baino aurretikoagoak dira. Ezin esan da, beraz, azken urteetan aktibazio politikei eman zaien garrantziak lorturiko emaitzetan gehiegizko eraginik izan dezakeenik.