Imágen de Portada
CZISCHKE, D., (ED.), SOCIAL HOUSING AND INTEGRATION OF IMMIGRANTS IN THE EUROPEAN UNION. EXCHANGE TOOLS FOR SOCIAL HOUSING PROVIDERS. BRUSELAS, EUROPEAN SOCIAL HOUSING OBSERVATORY, 2007, 64 p.
Ref. 154695
Localización: Archivo

Descargar documento


Palabras clave:
Experiencias, Manuales, Migración, Minorías, Normativa, Política de vivienda, Recomendaciones, Unión Europea

Resumen:
Europar Batasuneko etxebizitza sozialen politikak koordinatzeko CECODHAS izeneko erakundeak, immigranteen eta talde etnikoen beharrak zeintzuk diren ezagutzeko buruturiko azterlana jasotzen du dokumentu honek. Egun immigrazioaren gizarteratzean diren eztabaida politikoak eta kontzeptualak jasotzen ditu lehenik, gizarteratze ereduek (asimilazioa, integrazioa eta kulturaaniztasuna) eztabaida politikoan diren beste kontzeptuen testuinguruan kokatuaz (gizarte bazterketa, segregazioa, marjinazio-arriskuak edo estigmatizazioa). Bestetik, immigranteen gizarteratzean nazio desberdinetako esparru politikoek eta legediek eskaintzen duten panoramika jasotzen du testuak, beti ere etxebizitza sozialaren gaiarekin duten elkarreragina ezagutzeko. Azterlanaren azken atalean jarduera egokiak identifikatzerako orduan bildutako gidalerroak eskaintzen ditu. Dokumentuaren gehigarri batean, hiri-birgaitzearen zerbitzuek eta etxebizitza zerbitzuek abian jarritako proiektuak zertan diren eta immigranteen gizarteratzean eragindako ekimenen inguruan proposamen gisara jasotakoak aurkezten dituzte. Europako Estatuek arautu legedien kontraesanak azpimarratzen ditu txostenak: Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian diskriminazioaren aurka egiteko legedia indartzen ari dira -immigranteen eta talde gutxituen-, bizitzeko baldintzak hobetuaz; baina bestalde, Estatu hauetan, immigrazioaren aurkako politikak gogortzen ari dira bitartean -mendebaldekoak eta europarrak ez diren immigranteen aurka-. Oro har, immigrazioaren gaiari dagokionez, ez da ohikoa gizarteratzearen eta etxebizitza sozialaren arteko politiken ikuspegi osaturik aurkitzea Europa Batasunean. Aldeak oso nabariak dira: Suediak gizarteratzeko eta segregazioa ezabatzeko egitasmoetatik, Portugalek aniztasuna bultzatzeko eginiko ahalegin hutsaletaraino.