Imágen de Portada
CROSBY, G., ET AL., THE FINANCIAL ABUSE OF OLDER PEOPLE. Londres, HELP THE AGED, 2008, 38 p.
Ref. 154769
Localización: DFB Archivo

Solicitar documento


Palabras clave:
Asignación económica, Concepto, Detección, Literatura científica, Malos tratos, Personas mayores, Pobreza, Prevención, Recomendaciones, Reino Unido

Resumen:
Pertsona nagusiek jasaten dituzten tratu txarren artean sarrien ematen denetakoa da finantza-abusua. King’s College eta Gizarte Ikerketa Zentro Nazionalak bildutako datuen arabera, adibidez, Erresuma Batuan, 65 urtetik gorako 57.000 pertsonak pairatu zuten nolabaiteko finantzaabusua 2006 urtean. Txosten honetan, Help the Aged elkarteak bere kezka agertzen du gai honen inguruan. Izan ere, gaur egun finantzak maneiatzeko erabiltzen diren modu berriek (ordainketa elektronikoak, telefono edo Internet bidezko banka, etab.) areagotu egiten dute pertsona nagusiek, berez, dirua erabiltzeko izan dezaketen besteekiko menpekotasuna, eta menpekotasun horrek erraztu egiten du inondik ere finantza-abusua jasateko arriskua. Pertsona nagusiei arrisku hau ekiditen laguntzeko garatu beharreko baliabideei buruzko hausnarketa egiten dau Help the Aged elkarteak txosten honetan. Biltzen diren proposamenen artean, erakunde desberdinen arteko elkarlana bultzatzeko komite bat sortzea litzateke garrantzizkoena. Komite horren lana pertsona nagusien artean finantza abusuari buruzko kontzientzia zabaltzea eta prebentzio neurriak garatzen hastea litzateke.