THE EFFECTIVENESS AND SAFETY OF SYRINGE VENDING MACHINES AS A COMPONENT OF NEEDLE SYRINGE PROGRAMMES IN COMMUNITY SETTINGS

Gardado en:
ISLAM, M.M., ET AL., THE EFFECTIVENESS AND SAFETY OF SYRINGE VENDING MACHINES AS A COMPONENT OF NEEDLE SYRINGE PROGRAMMES IN COMMUNITY SETTINGS. INTERNATIONAL JOURNAL OF DRUG POLICY, THE, Vol. 19, no. 6 (2008), p. 436-441.
Ref. 157783
Localización: SIIS R.1114 Archivo
Palabras clave:
Discapacidad, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Innovaciones, Intercambio de jeringuillas, Prevención, Reducción de daños, Sida, Transmisión, Vía intravenosa, Panorama internacional
Resumo:
Ingelesezko vending terminoarekin oso ezagun egin da makinen bidezko salmenta automatikoa, bereizturiko produktu ugari, makina hauen bidez salgai jartzen direnak. Copenhague hirian, 1987 urtetik aurrerantzean, drogak kontsumitzeko orratzak eta xiringak eskuratzeko egokitu zituzten lehendabiziko aldiz, salmentamakina automatiko hauek. Hartatik, Europako lurralde anitzetan (Norvegia, Alemania, Herbehereak, Suitza, Italia, Austria eta Frantzia) eta bai Australian, zein Zeelanda Berrian, abian jarri izan dituzte xiringak saldu, trukatu edota azken batean, erabiltzaileentzat eskuragarri gertatzeko programak. Artikulu honen egileek, gaiaren inguruko hamalau azterlan hartu dituzte berrikusteko. Makinen bidezko banaketa egiteak, xiringen banatzea egiteko modu merkea izateaz gain, ordutegi zabal baten eta erabiltzaileen anonimotasunaren hedatzeko gaitasunak izatearen iritzia agertzen dute egileek, makina hauen aldeko hautua egiteko alde nagusitzat. Sarri ematen dira erabiltzaileen mesfidantza-egoerak, orratzen eta xiringen banaketa programetan, eta anonimotasuna bermatzeko balioa dute makina hauek. Bestalde, erabiltzaile askok eramaten duten bizimodu kaotikoak, prebisiorik gabeko jokabideak izaten dituzte,; aldiz, makina hauekin eskuragarri jartzen dizkiete beharrezko gailuak. Azken batean, egileek oso modu egokian baloratzen dute orratzen eta xiringen eskuratzeko modu hau. Makinak jarriko diren guneak egoki hautatzea ezinbestekotzat jotzen dute egileek, aurretik, inguruan bizi den gune komunitarioari argiak izango diren azalpenak eskainiaz.