ORDAINDUTAKO ZAINTZA LANEN INGURUKO HAUSNARKETA: EAEKO KASUA

Gorde:
LARRAÑAGA, M., JUBETO, Y., ORDAINDUTAKO ZAINTZA LANEN INGURUKO HAUSNARKETA: EAEKO KASUA. LAN HARREMANAK, no. 18 (2008), p. 117-136.
Erref. 157932
Kokapena: SIIS R.1580 Archivo
Hitz-gakoak:
Economía sumergida, Trabajo, Trabajo doméstico, España, País Vasco
Laburpena:
Joan den mendeko bukaeratik hona aldaketa sozial asko eman dira, eta horietako bat emakumeak lan merkatuan sartzea izan da. Nahiz eta egoera berri honek aldaketak eragin dituen etxeko lanak eta zaintza lanak kudeatzeko moduan, ez zaie behar bezalako erantzun publikorik eman eta familiek kontu pribatua izango balitz bezala bizi behar izan dute. Artikuluak prozesu honen joerak aztertzen ditu EAEan, bai zerbitzu publikoetan bai pribatuetan. Azken hamarkadatik aurrera, autonomia gutxiko edo dependentzia egoeran dauden pertsonentzat zerbitzu publikoak sortzeko joera nabarmentzen ari da, eta baita ere zaintza lanetan gizonen parte hartzea lortzeko ahalegina. Testuan, 2006 urtean onartutako mendekotasunari arreta eskaintzeko legearen analisi bat egiten da, zeinek erakusten duen bere bilakaera progresiboa oso poliki zabaltzen ari dela. Gainera, legea indarrean jartzeko dauden partidak oso mugatuak dira, eta Administrazioko maila ezberdinen lankidetza oraingoz oso gutxi jarri da martxan.