THE WELFARE STATE AND GLOBALISATION: DOWN AND OUT OR TOO TOUGH TO DIE?

Saved in:
KOSTER, F., THE WELFARE STATE AND GLOBALISATION: DOWN AND OUT OR TOO TOUGH TO DIE?. INTERNATIONAL JOURNAL OF SOCIAL WELFARE, Vol. 18, no. 2 (2009), p. 153-162.
Ref. 159987
Location: SIIS R.1182 Archivo
Palabras clave:
Crisis, Economía, Efectos, Estado social, Globalización, Literatura científica, Teoría, Panorama internacional
Abstract:
Gizartearen eta ekonomiaren irekitzearekin, ongizatearen estatuan izan ditzakeen eraginak neurtzean, aldeko eta kontrako iritziek oinarri teoriko sendoetan hartu dute lekua. Irekiera ekonomikoaren eraginek ongizatearen estatua murriztuko dutenen aburuz, zergen bidez mantenduriko gizarte ongizate sistemek beste lurraldeen aldean lehiakortasuna galduko omen dute. Bestalde, zerga presioaren ondorioz, tokiko enpresek alde egingo omen dute eta deslokalizatzearen fenomenoa gertatuko omen da. Azkenik, globalizazioaren ondoriotzat hartzen dute estatu tradizionalaren ahultzea, korporazioen inbertsioen esku dagoen ekonomian geroz eta indar urriagoa duelako. Irekitzearen eta ongizatearen artean korrelazio positiboa topatzen dutenen artean, laurogeigarren hamarkadatik gizarte segurantzan hazi izana eta ekonomiaren irekitzeak gastu publikoarekin hazi izanak aipatzen dituzte erlazioak finkatzerakoan. Artikulu honen egileak enpirikoki deliberamenduetan aipatzen duenez, ekonomiaren irekitzeak ez du kaltegarria izan beharrik ongizatearen estatuari eusteko eta azken batean, liberalismo berriari egozten dizkio ongizate estatuan gertatu krisiak eta ez irekiera politikoari edo ekonomikoari.