KHAT: A LITERATURE REVIEW

Gorde:
FITZGERALD, J., KHAT: A LITERATURE REVIEW. AUSTRALIA, CENTRE FOR CULTURE, ETHNICITY & HEALTH, 2009, 32 p.
Erref. 161031
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Acción contra las drogodependencias, Consumo, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Fármacos, Khat, Australia
Laburpena:
Oraintsu artean, Afrikaren adarra bezala ezagun egin den lur-muturrean kokatu izan da khat gaiaren erabilera. Azken hamarkadetan mundu mailan izandako migrazioekin, Afrika-ekialdeko immigranteek gaiaren erabilera, lurralde berrietara hedatu dute. Khat (Catha edulis) gaiaren zabaltzearekin, munduko parte batzuetako nazio desberdinetan -Ingalaterran eta Australian, adibidez-, gaiaren legezko estatusaren eta osasunarengan gaiak eragin ditzakeen balizko kalteen inguruan, eztabaidak piztu dira. 1996. urteko Australiako datuek diotenez, 700-1.000 erabiltzaileek, ahoan txikitzen, gaiaren kontsumoa egiten omen zuten. Gaiaren erabileraren aldekoen iritziz, soil-soilik sozializatzeko balioa duen gaia omen da. Kontrakoek aldiz, bestelako drogekin antzekotasun ugari dituen gaia dela diote eta besteekin bezalatsu, legez kanpoko izakera ematearen aldekoak dira. Autralian bertan bizi diren Afrika-ekialdeko emakumeen erakunde batek azaldutako kezken ondorioz, gaiaren inguruan eragindako azterlan eta dokumentazioa berrikusi dute ikerleek. Gizarte-bazterketarekin eta rol tradizonalekin harremanatutako gaia izateaz gain, ikuspegi kognitibista batetatik, funtzio kognitiboan eta erabilerak buru-osasunarekiko dituen kalteak nabarmendu dituzte. Halere, mundu mailan gaiari loturiko literaturak dioenez, zalantzetan jartzeko datuak dira hauek guztiak. Psikiatrek eta klinikan aritzen direnek aurkezturiko kasuak, beti ere bereziak omen dira, eta ez dira gaiaren inguruko zalantzak desagertzeko baliogarri. Nazioarteko osasun arduradunek, geroz eta kontsentsu zabalagoa erakusten dute eta khat izeneko gaiaren kalteak, bai osasunerako, baita gizartearentzako ere, larriak ez direla irizten diote.