Cover Image
DIRECTORATE GENERAL COMMUNICATION, DISCRIMINATION IN THE EU IN 2009. Serie: SPECIAL EUROBAROMETER, BRUSELAS, EUROPEAN COMMISSION, 2009, 228 p.
Ref. 163577
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Actitudes sociales, Datos estadísticos, Discapacidad, Discriminación, Edadismo, Encuestas, Estudio comparativo, Etnia, Género, Hombre, LGBT, Igualdad de oportunidades, Infancia, Juventud, Migración, Minorías, Mujer, Personas mayores, Racismo, Religión, Sexismo, Unión Europea

Abstract:
Aurreko aldietan egin bezala, diskriminazioaren dimentsio desberdinak ezagutzeko, 2008. urtean inkesta bidez jasotako datuak aztertu dituzte Eurobarometroaren txosten monografiko honetan. Inkesta egiten emandako hamabi hilabeteetan zehar, batik bat, edadetuak direnek nabarmendu izan dute diskriminazio egoerak pairatu izana. Oro har, Europako biztanleriaren baitan %16ak bizi omen izan ditu diskriminazio-egoerak. Jatorri etnikoaren arrazoiak sortzen omen du diskriminaziorik gehiena (%61) eta edadetuek pairatzen dutena da Europako hurrengo diskriminazio modurik hedatuena (%58). Europako hiritarrek, sexu-joeren araberako diskriminazioak oso ohikoak direla diote (%47); halere, Mediterraneo inguruko nazioetan asko aipatzen den gaia izan arren, ez da horrela gertatzen Europar Batasunean sartu berri diren ekialdeko lurraldeetako biztanleen artean. Eurobarometro berezi honetan jasotako iritziek, krisiaren ondorioz, EBko nazioek diskriminazio desberdinen aurka egiten dituzten ahaleginak beheratuko direla eta hiru diskriminazio moduen mailak hazi egingo direla diote: edadetuen aurkako diskriminaziomaila (%64), jatorri etnikoaren araberako bereizkeria (%57) eta ezgaitasunak dituztenen aurkako bereizkeria (%56). Txostenaren deliberamenduetan, edadetuen eta ezgaituen aurkako jarrerak hazi eta krisiaren eraginak, diskriminazioak hedatzen lagunduko duela azpimarratzeaz gain; komunikabideek errealitatea egoki ez dutela islatzen; hiritarrek beren eskubideetaz jabetzeko dituzten arazoak; eta azken batean, diskriminatzeen aurka egiteko, aniztasuna eta bestelakotasuna sustatzea omen da bideratu daitekeen politikarik eraginkorrena.