Cover Image
REPORT OF PICUM'S INTERNATIONAL CONFERENCE ON UNDOCUMENTED CHILDREN IN EUROPE: INVISIBLE VICTIMS OF IMMIGRATION RESTRICTIONS. BRUSELAS, PLATFORM FOR INTERNATIONAL COOPERATION ON UNDOCUMENTED MIGRANTS, 2009, 36 p.
Ref. 164602
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Menores, Migración, Minorías, Reuniones internacionales, Europa

Abstract:
Dokumentaziorik gabeko Etorkinen Nazioarteko Plataformak (PICUM), Europako bederatzi lurraldeetan dokumentaziorik gabe bizi diren umeak artatzen dituzten Gobernuz kanpoko lau erakunderekin (Save the Children, Defence for Children International, Association Jeunes Errants eta Andalucía Acoge) bi urteetan zehar eginiko ebaluazioaren deliberamenduak eta lantegietan eragindako eztabaidetan jasotako iritziak bildu ditu honako erreportajeak. Dokumentaziorik gabeko umeen arazo nagusiak definitzeratzekoan, kolektibo honen ikusezintasun eta zaurgarritasun maila jasoak azpimarratzen ditu txostenak. 2009ko Europako Kontseiluaren ebazpenek jasotzen dutenez, errefuxiatuak izan edota dokumentaziorik gabe Europan bizi diren immigranteen umeei, eskubide guztiak bermatu behar zaizkie eta diskriminatze modu desberdinak derrigorki ezabatu behar omen dira. Europako lurralde gehienetan, bitik bosteraino biderkatu omen daitezke ume immigrante batek pobretasun egoerak bizitzeko arriskuak. PICUM erakundeak eragindako ebaluzio honetan, bestelako hiru eragozpen nagusi aurkitu dituzte, ume hauen diskriminatzeak aztertzerakoan: hezkuntzarako trabak, osasun zerbitzuetara heltzeko oztopoak eta etxebizitzaren inguruan izaten dituzten arazoak. Adintxikiko hauen alde egiteko plataformak, Europan barna oso ohikoak diren atxiloketak eta eskubideen urratzeak salatzen ditu, hauen artekotik, Espainiako adintxikiko marokoarren egoerak azpimarratuaz. Gobernuek eskaini beharreko babesaren arduratzeari uko egiteak eta Europar Batasunaren diskriminatzeen aurkako direktibak alboratzen dituzten epaileen ohikoak diren zentzugabeko aginduekin norgehiagoka ibili beharrak salatzen dituzte txosten honetan.