Cover Image
ENGEL, R.J., SCHUTT, R.K., THE PRACTICE OF RESEARCH IN SOCIAL WORK. LONDON, SAGE PUBLICATIONS, 2009, 583 p.
Ref. 164637
Location: 22.284

Request the document


Keywords:
Ética, Instrumentos técnicos, Investigación, Literatura científica, Manuales, Metodología, Trabajo social

Abstract:
Kalitatea bermatzearen prozesuetan edo frogetan onarritzearen zientziaren aginduek, ikerketei ekiteko gailu metodologiko berriak eskuratzearen ezinbesteko beharra erakutsi dute azken bi hamarkadetan. Gizarte langintzaren alorrean ere, praktikak frogetan oinarritzeak eta jarduera egokienak bilatzeak, oso ohiko bilakatu dira joandako urte hauetan. Ikerketa sistematikoen bidez, gizartearen egoerari eta pertsonen baldintzei hartzen zaie kontu eta fenomeno desberdinen inguruan jasotako neurriak edo iritziak doitzeko baliabideak eskaintzen dituzte metodologia berri hauek. Ameriketako Estatu Batuetako gizartelangile unibertsitarientzat zuzendutako testu-liburu mardul honetan, gizartearen inguruan eragindako oinarrizko kontzeptuen eta teorien rolak aztertu eta eskuhartzeetara eratorritako inplikazio logikoak erakusten dituzte. Kontzeptuetatik datuetara egiteko bideak, azterketa deskriptiboak, teknika kualitatiboak, inkestetarako diseinuak edota laginen osatzean egin beharreko eragiketak erakusgai jarri dituzte ikasleentzat. Gehienbat, kasu-azterketak edo banakoekin aritzen den diziplina izan arren, taldekako azterketak nola diseinatu edota kausalitatean oinarrituriko azalpenak zertan diren ere jaso ditu gidaliburuak. Testuak duen asmo praktikoarengatik, helburu diren populazio desberdinen eskuhartzeetan azaldutako adibideak eta modu anitzetako ariketak proposatu dituzte liburuaren egileek, besteak beste: etxerik gabeko pertsonen arazoak, haurren kontrako abusuak, drogamendekotasun arazoak dituzten pertsonak, pobretasuna edota emakumearen aurkako biolentziarekin lotura duten azalpenak.