Cover Image
HAMMOND, D., ET AL., CIGARETTE PACK DESIGN AND PERCEPTIONS OF RISK AMONG UK ADULTS AND YOUTH. EUROPEAN JOURNAL OF PUBLIC HEALTH , Vol. 19, no. 6 (2009), p. 631-637
Ref. 164796
Location: R.1804 Archivo

Request the document


Keywords:
Adolescentes, Beneficios, Campañas de prevención, Diseño, Drogodependencias, Normativa, Ocio, Percepción, Personal, Publicidad, Riesgo, Tabaco, Australia, Europa

Abstract:
Marketingak garrantzia handia izan du tabakoaren salmentetan. Izan ere, paketea da tabako ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko komunikabide nagusia. Hala ere, saltzeko marketinga izateaz gain, erretzeak izan ditzakeen kalteak azalerazteko ere bide izan dira pakete horiek. Eta, baita ere, zigarreta batzuk besteak baino arinagoak edo kalte gutxiago egiten dutenaren ustea zabaltzeko -light edo smooth bezalako izendapenekin-. Azterlan honetan, Erresuma Batuko heldu eta gazteen iritziak jaso dituzte, tabako paketeen diseinuen arabera hautematen dituzten arriskuen berri izateko. Erresuma Batuko kontsumitzaileen aldizkari batetako erretzaileei galdegin zieten -gutxienez, azken hilabetean zigarreta bat erre zutenenei- hautemandako aldeak zeintzuk ziren nabarmentzeko. Guztira, helduak ziren 506 erretzailek eta 806 erretzaile gazteek parte hartu zuten inkesta honetako galderei erantzuten. Zientziak nabarmendu dituenak aintzat hartu gabe, erantzundako helduen %75ak uste du tabakoak egiten dituen kalteak bereizteko balio dutela, tabako paketeetan ageri diren oharpen horiek. Arinagotzat jotzen dituzte -edo, behintzat, ez horren kaltegarritzat- light eta antzeko oharrak paketeetan agerian dituzten tabako enpresen markak. Gainera, kolorearen arabera ere arriskuak aldatzen doazela baieztatu dute galdegindako erretzaileek. Tabako paketeetan izaten diren promozioak debekatu eta desagerrarazi behar omen dira, sinesmen faltsu horiei aurre egiteko. Izan ere, itxura arrunta duten paketeek erakargarritasuna galdu egiten omen dute, eta, gainera, diseinu arrunt horrekin, erretzeari uzteko errazagoa iruditzen omen zaie -bai gazte, zein helduei-.