Cover Image
GILLIGAN, R., PROMOTING RESILIENCE. SUPPORTING CHILDREN AND YOUNG PEOPLE WHO ARE IN CARE, ADOPTED OR IN NEED. Londres, BAAF PUBLICATIONS, 2009, 123 p.
Ref. 164814
Location: 21.1.353

Request the document


Keywords:
Acogimiento familiar, Acogimiento institucional, Adaptación personal, Adopción, Autodeterminación, Autoestima, Autonomía personal, Emancipación, Entorno educativo, Exclusión social, Experiencias, Inclusión social, Manuales, Menores, Ocio, Pobreza, Recomendaciones, Reino Unido

Abstract:
Robbie Gilligan gizarte langileak eta liburu honen egilea denak, erresilientziaren eta zaurgarritasunaren terminoak aztertu eta abegian edo tutoretzan dauden haurtxo eta nerabeen eskuhartze praktikora bideratzeko gidalerroak jaso ditu. Erresilientziaren jatorrizko kontzeptuak, metal batek talkak jasotzeko duen erresistentzia neurtzen omen du. Egungo psikologiak, egoera ezkorretan edo lehiakortasuna erakutsi beharreko horietan, modu arrakastatsuan gainditzeko ahalmena izendatzeko erabiltzen du erresilientziaren kontzeptua. Testua idazteko oinarrizko ideiak, gizarte zerbitzuetan oso sustraituak dauden gabeziak, arazoak eta patologiak bilatu beharrean; haur eta gazte hauen indarguneak eta alde positiboak hobesteko bideak erakusgai hartu ditu egileak. Abegian hartutako haurtxo eta nerabeek bizi dituzten hausturak eta zaurgarritasun handiko egoerak definitu ostean, tutoretzan dauden haur eta gaztetxoen erresilientzia bermatzeko oinarrizko bost prozesu hartu ditu kontuan: berauen gizarte-rol anitzak izatearen garrantzia; oinarrizko segurtasunaren bermea, egonkortasuna eta etenik gabeko harremanak izatea; identitatearen edota berauen historiaren berri izatea; buruestimua lantzea; eta norberak duen eraginkortasuna azalarazteko aukerak izatea. Haur eta gazteen inguruneari ere hartu diote garrantzia, sareen teoriari (familia, lagunak eta beste harremanak) eta berauen inguruan dauden helduen betekizunei (zaintzaileak, gizartelangileak edo tutoreak) tarte berezia eskainiaz. Zailtasun handiak dituen kolektibo honi laguntzeko, Gilligan-ek bere langintzan jasotako sormen gaitasun handiko diren jarduerak aurkeztu dizkigu txosten honetan.