Cover Image
HILLS, J., ET AL., AN ANATOMY OF ECONOMIC INEQUALITY IN THE UK. REPORT OF THE NATIONAL EQUALITY PANEL. Serie: CASEREPORT, Londres, CENTRE FOR ANALYSIS OF SOCIAL EXCLUSION, 2010, 457 p.
Ref. 165024
Location: Archivo

Download file


Keywords:
Barrios, Clase social, Datos estadísticos, Desigualdad social, Discapacidad, Distribución de riqueza, Edad, Educación, Etapas de vida, Etnia, Evolución, Género, Nivel de ingresos, Pobreza, Salario, Trabajador, Reino Unido

Abstract:
Londresko LSE ekonomia eta gizarte-zientzietako unibertsitate britainiar ospetsuak eginiko azterlanaren arabera, orain 30 urteko egoeraz konparazioa eginez gero, desberdintasun-maila nabarmen hazi omen da Erresuma Batuan. Horretaz gain, garatutako beste herrialdeekiko mailari begiratuz gero ere, hazi egin omen da irabazi eta diru-sarbideen arteko desberdintasunaren maila. Neurri batzuen arabera, azken hamarkadan pixka batean leundu omen da desberdintasun-maila, baina ez omen da nahikoa izan 1970 eta 1990. urteen tartean izandako desberdintasunaren hazkuntza-joera geratzeko. Hobetzerako bidean, joera batzuek antzematen omen dira Erresuma Batuko desberdintasunaren maila neurtzeko panelean (National Equality Panel), batik bat, emakume eta gizonen arteko diru-sarbideei dagokion mailaren parekatzean eta jatorria bestelako herrialdeetakoa den kasuetako hezkuntzaren alorreko lorpenetan. Hala ere, desberdintasunaren mailak oso nabarmena izaten segitzen omen du emakume eta immigrante-jendeak osatutako biztanleen artean. Txostenak nabarmentzen duenez, azpitalde gisara kontuan hartutako horien baitan hazi omen da desberdintasun-maila, eta taldeen arteko konparatzean baino, larritzekoa omen da gehiagoan hazten ari den taldeen baitan gertatutako desberdintasun-mailaren hazkuntza hori.