Cover Image
SELLMAN , D., THE 10 MOST IMPORTANT THINGS KNOWN ABOUT ADDICTION. ADDICTION , Vol. 105, no. 1 (2010), p. 6-21
Ref. 165185
Location: R.696 Archivo

Request the document


Keywords:
Acción contra las drogodependencias, Actitudes sociales, Conocimientos, Drogodependencias, Investigación

Abstract:
Doug Sellman, Zeelanda Berriko Psikiatria irakasleak, eztabaida pizteko asmo nabariaz osatu du droga-mendetasunez jakin beharreko hamar gai garrantzitsuenen zerrenda. Droga-mendekotasunen arazoak aztertzen hasten den pertsonaren lekuan jarriz gero, jakin beharrekoak diren gaien laburpena bildu nahi izan du egileak, eta aldi berean, beste akademikoek gaiaren inguruan dauzkaten proposamenak jasotzeko gonbitea luzatu. Droga-mendekotasunak jokabide konpultsiboekin lotzen ditu eta mendekotasuna sortzen duten objektu desberdinekin gertatzen omen da (alkohola eta bestelako drogak, jokorako makinak edota pornografia erakusten duten webguneak, besteak beste). Drogen erabilera askearen aurrean, drogak konpultsiboki bilatzerakoan, banakoaren kontzientziaren zaintzatik at geratzen omen da jokabidea. Bikien, anai-arreben eta adopzioen inguruan egindako azterlanetan, % 40-60 kasuen artean genetikaren garrantziak mendekotasunetan duen eragin erabakigarria azpimarratzen du, eta kasu anitzetan ere, bestelako gaixotasun psikiatrikoekin batzen den arazo gisara ulertu behar direla dio. Alkoholarekin edota opiazeoekin mendekotasunak dituztenetatik, soilik % 10ak lortzen omen du abstinentzia-maila luze bat izatea, beraz, behin eta berriz erorketak ematen diren gaixotasun kronikotzat hartzen ditu egileak. Tratamendu desberdinen aukerak egon arren, gehienetan pareko emaitzak lortu direla dio egileak, eta gaur egun, motibazioaren kontuak alde batera utzi eta kasu gehienak onartu eta tratamenduetan hartu behar omen dira. Halere, tratamenduen eraginaren inguruan, geroz eta banakoaren kasua modu partikularragoan hartu, emaitzak ere hobeak izaten omen dira. Fenomeno epifaniko edo agerkundeen garrantzia azpimarratzen du, bizimoduetan ematen diren aldaketak azaltzeko orduan, eta azkenik, tratamenduan hartzetik drogarik gabe bizitzeko, astia eta pazientziaren beharra aipatzen du egileak.