Cover Image
PEDERSEN, W., SKARDHAMAR, T., CANNABIS AND CRIME: FINDINGS FROM A LONGITUDINAL STUDY. ADDICTION , Vol. 105, no. 1 (2010), p. 109-120
Ref. 165194
Location: R.696 Archivo

Request the document


Keywords:
Cannabis, Delincuencia, Delincuencia juvenil, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Estudio longitudinal, Factor de riesgo, Menores, Noruega

Abstract:
Joandako lau hamarkadetan cannabisaren kontsumitzeetan gertatutako hazkuntzarekin, buruosasunarekin loturiko arazoak eta delinkuentziarekin harremana dutenak, kezka iturri bilakatu dira. Gaiari loturiko azterlan gehienetan ez dute luzera aztertzeko metodologiarik erabili izan eta epe luzeko irizpideak erabilitakoan ere, kausalitate zuzena erakusteko zailtasunak ageri izan dira, balizko faktoreen arteko nahasturak atzeman izan baitituzte. Norvegiako hamairu urte betetako gaztetxoekin hasitako luzerako ebaluazioaren bidez, cannabisaren kontsumitze goiztiarrek, etorkizunean delinkuentziarengan izan ditzaketen ondorioak hartu dituzte ikergai artikulu honetan. Beti ere mendeko aldagaitzat delinkuentzia edo kriminaltasuna harturik, gazte hauek 27 urte bete arteko aroan egindako jarraipenean, kontsumitze goiztiarretaz gain, delinkuentzia, aldagai independiente hauekin alderatu dute: balizko loturak erakutsi dituzten faktoreen nahasteak; cannabisaren eta drogen ingurukoak ez diren delinkuentziarekin loturak; eta cannabisaren garrantzia erlatiboa bilatu dute, bestelako gaiekin alderatu dutena. Begiratu batean, cannabisaren erabilera goiztiarrek eta etorkizunean emango diren delinkuentzia arazoek, datuetan oinarritutako lotura mardula izatearen antza dute. Halere, kasurik gehienetan cannabisa kontsumitzeagatik, gainean izateagatik edota banatzeagatik gertatzen omen dira atxiloketak eta espetxeratzeak. Norvegiako cannabisaren legez kanpo egoerak eta droga honekiko kontrolak, bestelako delinkuentzia ekintzekin harremanik ez erakutsi arren, oso erraza gertatzen omen da, kontsumitze goiztiarrak egin ezkero eta heldu-arorako urteetan, drogen inguruko karguren bat egoztea.